"Paella helenistikoa" izendatutakoa nire amak egiten duen paella da. Jakina, Helena deitzen da. Ez da errezeta konplikatua. Egiatan, nahiko erraza da plater hau sukaldatzea. Hau egiteko honako elikagaiak behar ditugu:
- Olioa
- Oilaskoa
- Txistorra
- Arroza
- Saltxitxa
- Starlux
Jarraian ikusiko ditugu pausoz pauso zeintzuk diren paella egiteko egin beharreko gauzak:
- Lehenik eta behin olia botatzen dugu lapikoan. Behatz baten altuerara iritsi arte gutxi gorabehera.
- Txistorra, saltxitxak eta oilaskoa zatikatzen dugu eta olioa bero dagoenean, lapikoan sartzen ditugu, produktuak arin frijituz (sofreituz).
- Jarraian ur baso batean starluxa botatzen dugu eta mikrouhin labean sartzen dugu ura eta starluxa berotu eta nahasteko.
- Basoa mikrouhin labean berotzen den bitartean, arroza lapikoan jartzen dugu, eta ur kantitate berbera jaurtitzen dugu. Kasu honetan, 700g arroz erabili genituen, beraz, 700g arro duten bolumen maila berbera lortu behar dugu ura jaurtiz.
- Orain dana nahasten dugu, arrozak ura eta txistorraren saltsa xurgatzeko.
- Lehen berotu dugun basoa starluxarekin lapikoan botatzen dugu.
- Lapikoa ixten dugu eta itxaroten dugu presioa igo arte.
- Lapikoaren presioak gora egiten duenean, sua maila ertainean jartzen dugu eta 13 minutuz uzten ditugu elikagaiak sukaldatzen.
- Denbora pasata, lapikoa irekitzen dugu eta platerretan janaria jartzen dugu, bagaude prest gure platerra probatzeko eta.