Gazta tarta bat egiteko errezeta erraza eta azkarra, bakarrik 40 minutu beharko dituzu.
Nola egin?
1. Gurina urtu, eta galletak birrindu (zati ez oso txikietan). Dena batu masa bat osatu arte eta gero moldearen beheko aldean ipini indar pixka bat eginez.
2. batean esnea, limoi birrindura, gazta, hiru koilaratxo azukre sartu eta sutan jarri. Sua ez da oso bero egon behar, ez du irakin behar.
3. Gero gelatina ur hotzean jarri eta bigundu egiten denean, suan daukagun nahasketari bota. Guztia ondo nahasita dagoenean sutik kendu eta hozten utzi.
4. Esne-gaia muntatu beste bi azukre koilaratxoekin. Ez muntatu asko esne-gaia, ez da asko loditu behar.
5. Esne-gaia eta esnearen nahasketa elkartu eta irabiatu motel-motel. Ondoren moldera bota eta hozkailura sartu, gutxienez 6 ordu.
6. Tarta gogortu denean, desmoldatu eta marmelada jarri gainetik.