Osagaiak:
- 250g kalabaza
- 205g irina
- 140g azukre beltza
- 10g oliba-oliotan
- 3 arrautza
- 20g kakao-hautsa
- 13g legamia
Bizkotxoa egiten hasi aurretik, kalabaza birrinduko dugu. Gero, irina bahetu eta 20g bereizi egiten ditugu.
Lehenengo, arrautzak eta azukre beltza bol batean nahasten ditugu. Ondoren, olioa gehitzen diogu eta honen ostean, birrindutako kalabaza. Azkenik, legamia eta irina elkartuko ditugu, aparte utzitako 20g-ak izan ezik.
Behin osagai guztiak ondo nahastuta ditugunean, orea bi bol ezberdinetan banatuko dugu, kantitate berdinean. Batean, aurretik bereizitako irina jarriko dugu eta bestean, ordea, kakao-hautsa. Bol bakoitza bere aldetik nahastuko dugu berriro, osagaiak orean integratzeko.
Orain, gozogintzako molde baten azpian labe-papera jarriko dugu eta bi oreak tarteka gehitzen joango gara, kapa ezberdinak eginez. Bukatzerakoan, labean sartuko dugu 35-40 minutu inguru, 180 gradutara.
Txokolate-estaldura bat prestatu nahi badugu, 100g txokolate zatitu eta birrinduko dugu. 100 ml esne-gain harrotu irakiten jarriko dugu eta txokolatearekin nahastuko dugu, urtu arte. Ur pixka bat gehituko diogu ere.
Bizkotxoa prest dagoenean, egindako txokolatea gainean jarriko diogu. Ondo zabaldu ondoren, hozten utziko dugu eta gure bizkotxoa prest edukiko genuke.