Joko Olinpiko batzuetan waterpoloa egon zen lehen aldia 1900. urtean izan zen. Futbolarekin batera talde kirolik zaharrena da waterpoloa, Joku Olinpikoei erreparatuz. Lehen edizio hura Britainia Handiak irabazi zuen, baina bitxiena instalazioak izan ziren.
Partidak Sena ibaian jokatu ziren, Courbevoie udalerria eta Asnières-sur-Seine zubien artean. Instalazioak oinarrizkoak ziren, partidua jolastea ahalbidetzeko nahikoak. Ateak txalupak ziren. Gola, pilotak aurkariaren txaluparen zabaleraren edozein tokitan jotzen zuenean lortzen zen. Parte hartu zuten selekzioak ez ziren herrialdeak, klub onenak baizik: Osborne Swimming Club ingelesa, Brussels Swimming and Water Polo Club belgikarra, Berliner Swimming Club alemaniarra eta Parisko Libellule, Lilleko Puppile de Neptune (I eta II) eta Tritons de Lillois, guztiak frantziarrak.