Postre goxoa, postre azkarra


Denbora gutxi izan arren, gauza goxoak egitea ez da uste dugun bezain zaila. Osagai sinpleenak erabilita negurako aproposa den postre sinple hau dakarkizuet, gosari bezala ere egin daitekena. 

Osagaiak:

  • Esnea
  • ​Oloa (abena)
  • 4 marrubi
  • Platano 1
  • ​Koko birrindua (56 zentimo inguru balio ditu poltxatxoak supermerkatuan eta asko irauten du)
  • Kanela
  • Txokolate beltza

Nola prestatu:

  1. Lehenengo bota esnea, kanela eta oloa kazola batean eta hasi pixkanaka-pixkanaka berotzen, erre ez dadin. Esnea eta oloa orekatuta egon behar dira, bestela likido gehiegi izango du nahasketak.
  2. Kanela bi motatakoa izan daiteke: hautsean poto barruan datorrena edo kanela makiltxoak. Nik hasieran botatzea gomendatzen dizuet, esneak zaporea ondo har dezan.
  3.  8 minutu inguru pasa ostean katilu batera botako dugu nahasketa. 
  4. ​Platanoa eta marrubiak zatitu eta gainean jarriko ditugu.
  5. Kokoa botako diogu.
  6. Azkenik, txokolatea  jarriko dugu gainean urtu dadin.

On egin!

​

​