Chrome luzapenen artean, tresna batzuk oso erabilgarriak dira. Adibidez, famatuenetarikoen artean Save to pocket plataforma dago. Honen bidez, sarean aurkitzen dituzun gauza guztiak gorde ditzakezu.
Modu oso errazean erregistra zaitezke eta akzio garrantzitsuenak eta ohikoenak doanekoak dira. Zerbait gorde behar duzun unean, webgunetik atera gabe egin dezakezu. Luzapenen botoia sakatuz eta Save to Pocket aplikazioa hautatuz, orria automatikoki gordetzen da. Artikuluak, albisteak… Webgune guztiak gorde ditzake. Gainera, Twitter bezalako sare sozial batean, Save to Pocket botoia agertzen zaizu txio bakoitzaren azpian hura gordetzeko.
Luzapen honek aukera handiak ematen dizkizu: besteak beste, konexiorik gabe hodeian gordeta daukazun guztia ikuskatzeko posibilitatea. Beste alde batetik, zure lan guztiak leku seguru batean gordetzeko balio du; izan ere, hodeiak horretarako balio du eta gainera oso erosoa da erabiltzeko momentuan.
Save to Pocket luzapena oso gomendagarria da erabiltzaile guztientzat, baina are gehiago kazetaritzako produktuak sortzen dituzten pertsonentzako. Gaur egungo kazetariok oso baldintzatuta gaude tresna hauek ezagutzera eta Save to Pocket oso erraza eta intuitiboa da. Hainbat lanetarako nahitaezkoa da.