New York ez da Amerikar Estatu Batuetako hiriburua, baizik eta Washington D.C. dugu. Hala ere, ikaragarria den hiri hau, urtero milioika bisitari erakartzen ditu eta horrek egiten du berezi Sagar Handia ezizenez ezagutzen den metropolia. Central Park, Bronx, Times Square, Brooklyn eta hainbat norako ikusi nituen, eta bere kaleetan murgiltzeko zortea izan nuen.
Empire State Building-era igoz gero, hiriaren handitasuna ikus daiteke eraikinaren 102. pisutik (381 metrora). Azpira begiratu eta milaka auto eta pertsona ikusten ditugu kaleetan zehar, lo egiten ez duen hirian. Rockefeller eraikina ikusten dugu hurbil, nahiz eta Empire State-aren garaierara ez den heltzen. Dorre bikiak suntsitu ondoren, hau izan da eraikinik altuena. Gure antzera, eraikin honen bisitariak asko dira egunero igotzen direnak altxor honetaz gozatzeko ordu luzean zehar.
Burua altxatu eta East River dugu bertan, haren urek Atlantiko itsasoan isuriko dutela beranduago. Honek baita ere banatzen ditu Long Island (Queens eta Brooklynekin baita ere) Manhattan irlarekin.
Bronx auzoa famatua da bertan bizitzen den arriskuaren ondorioz. Egunez, trafiko asko dago eta hainbat negozio txiki ikus daitezke non jende umillak lan egiten du. Graffitiak ugariak dira eta egunez ikus daitezke. Hainbat lapurreta eta tiroketa izaten dira bertan eta paretetan izaten diren irudi askok istorioa dute haien atzean. Gauez du arriskua zonalde honek eta horregatik egunez izatea bakarrik gomendatzen da; kaleak zein beisbol estadioa gertutik ikusteko, besteak beste.
Central Park, egunerokotasunean milaka pertsona ibiltzen diren parkea da. Berezitasuna du, hiriko parkerik handiena delako eta bertan jendea korrika egitera, bueltatxo bat ematera, eta hainbat jarduera egitera hurbiltzen da. Egun eguzkitsu baten ibilbide horiek ezagutzeko oso gomendagarria da. Hainbat istorio dituen parkea da, John Lennon-en oroigarria dugu, Jacqueline Kennedy Onassis Reservoir deituriko lakua, besteak beste.
Bukatzeko, hiriaren erdigune den Times Square kale handi horretan barrena, milaka denda, kafetegi eta hainbat geldileku ditugu. Ezinezkoa da gora begira ez joatea, ikus daitezkeen egundoko kartelekin, argiekin, etab. Turistak izanik, kontu handia izan behar dugu baita ere gurutzatzen garen jendearekin eta kotxeekin. Ugariak dira.
Askok diote hiri honetan eraikin handiak bakarrik ikusten direla, eta ez dagoela zer ikusteko. Nik guztiz kontrakoa esango nuke, eta New York-en inguruan ikasi nuen historiaz, ikusi nuenaz eta izandako esperientziaz, berezia dela esango nuke. Behin bisitatzeko eta errepikatzeko bidaia izan daiteke.
Photos by Eder Carrero Mentxaka, 2017, under CC by license.