Kriptomunduaren hirugarren kriptotxanpona bezala nabarmenduta, Litecoin Bitcoin-en softwarearen aldaera bat da, komisio baxuagoekin ordaintzeko bitarteko gisa funtzionatzen duen kripotxanpona alternatiboa proposatzen duena. Hau da, Litecoin lima-pisuko Bitcoina da.
Kriptomunduan gehien ezagutzen den altcoinetako bat da Litecoina. Kriptomoneda hori 2011ko urrian sortu zen, Bitcoinen alternatiba gisa. Hain zuzen, Bitcoin Core sortwarearen forka da Litecoin, Bitcoin hobetzeko asmoz. Charlie Lee da proiektu honetako ideologorik eta irudirik ezagunena. Lee-k Googleko bere lana utzi zuen LTCren garapenean buru-belarri aritzeko eta bere helburuak lortzeko Xinxi Wang eta Franklyn Richards-ekin elkartu zen.
Litecoin-ek, bere proposamen nagusien artean, kriptotxanpona bat izan nahi du, bloke zaharragoak, komisio merkeagoak eta ordainketarako alternatiba eraginkorrak sortzen dituena. Prioektu honek ordainketa azkarrak egiteko aukera ematen du, eCommerce segmentuan baitago bideratuta.
Litecoin Bitcoin-en klon bat zen, bere iturburu-kodean oinarrituta zuzenean sortua. Gainera, adierazi zuen zenbait hobekuntza egin zirela eta sare eta kriptotxanpona berrirako aldagai batzuk aldatu zirela. Hala, kriptomoneda honen genesia 2011ko urriaren 13an sortu zen: egun horretan hasi zen ofizialki kriptotxanpon berria hau funtzionatzen.
Lee, Wan eta Richards-ek Bitcoin-ek haien arabera zituen gabeziak konpondu nahi dituzte:
-Akats bat gertatu eta transakzio batzuk jasotzea.
-Minatzeko hardware eta energia kostu handia.
-Transakzioetarako komisio altuak.
-Eskalagarritasuna.
LITCOIN-ek DITUEN EZAUGARRIAK:
Kriptotxanpona horrek 84 milioi txanpon ditu gehienez. Adostasun-mekanismoa lan-proban (PoW) oinarritzen da, eta erabiltzen duen hash funtzioa Scrypt da. Algoritmo hori SHA-256 baino dezente arinagoa da, baina segurtasuna alde batera utzi gabe. Kode irkiarekin garapena kominutate osoarentzat.
Litecoin, kriptotxanpon bat da, bi minutu eta erdian blokeak sortzen dituena, eta, beraz, Litecoin sarea Bitcoin baino lau aldiz azkarragoa da. Gainera, blokeen batez besteko pisua 65KB da, eta beraz, blockchain oso arina da. Bitcoinek bezala, Litecoinek halvingera jotzen du bere igorpena merkataritzako bloke saria kontrolatzeko. Bitcoinen ez bezala, LTCn halvinga 840.000 bloketan gertatzen da (Bitcoinen 210.000 bloketan). Litecoingo azken halvinga 2019ko abuztuaren 5ean gertatu zen. Ekitaldi horrek 25 LTCtik 12,5erako bloke-sariak ekarri zituen eta hirrengo halvinga 2023ko abuztuaren 5ean gertatu zen. Ekitaldi horrek 25 LTCtik 12,5erako bloke-sariak ekarri zituen eta hurrengo halvinga 2023ko abuztuaren 6an izango da.
Egungo kriptomoneta guztiek bezala, Litcoinek ere trnsakzioak baliozkotzeari dagokionez sufritzen du, eta erronka horri aurre egin behar dio maila handi batean lehiatu ahal izateko. Bitcoinek segunduko 7 transakzio egiaztatzeko aukera ematen du, Ethereumek segunduko 15 trnsakzio balidatzeko aukera ematen du, Visak segunduko 56.000 transakzio balidatzeko aukera ematen du eta Litecoinek segunduko 56 transakzio balidatzeko aukera ematen du.
SegWitek eta Lightning Networkek errendimendu zenbaki hauek hobetzen laguntzen dute, eta bi aukerak Litecoinen daude eskuragarri.