HODLER softwarea, kriptomonetak era seguruan eta errezean erabiltzeko kartera berdiseñatu bat da. Tobiasz Horodkok kriptomoneten erabilera errazteko asmoz eratu zuen, eta hori izan da software honek izan zuen lehen eginkizuna, ulertzen ez zuten hoientzat erabiltzeko erraza izan dadin.
Oso praktikoa da kartera hau. Kriptomonetak bidali eta jasotzea, mezu elektronikoak bidali eta jasotzea bezain erraza da Holder Tech-ekin. Horrez gain, hainbat moneta eta tokenekin erabilgarria da. Beraz edozeinendako erabilgarria izan daiteke, berdin baitio zein den zure moneta edo token gustukoena.
Konpainia hau, kartera hau token eta moneta guztietarako erabilgarria izan dadin ari da lanean. Oraingoz, BTC, BCH, LTC, DASH eta ETH konpatiblea da; baita, ERC-20ko tokenekin ere.
Androiderako eskuragarri dago. Lanean dabiltza iOS, Windows, Mac eta Linuxen ahalik eta azkarren eskuragarri izateko. 4,3ko puntuazioa dauka 5etik Google Play-en.