Marcos Rodriguez Blanco
Mozilla Firefox Linux, Android, iOS, macOS eta Microsoft Windows-entzat garatuta dagoen web-nabigatzaile libre eta kode irekikoa da, Mozilla Korporazioak eta Mozilla Fundazioak koordinatuta. Aplikazio hau Portable apps-en aurkitu daiteke doainik.
Beste nabigatzaile batzuekin alderatuta Mozilla Firefoxek hainbat abantaila ditu: Egunero gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta egunero hobetuz doa; pertsonalizatzeko erraza da; nabigazioa ordenatua da, intuitiboa eta azkarra da fitxekin; seguruagoa da pop-up blokeoarekin; markadoreekin gestio errazagoa gogokoekin; informazioa bilatzea oso erraza da, integratuta dauzkan bilatzaileei esker, eta anitz hizkuntzatan eskaintzen da, eta gehiago egiteko aukera dago.
Mozilla Firefoxek dituen hizkuntzen artean euskara ere badago. Gainera, euskarazko zuzentzailea erraz txertatu daiteke, Xuxen geigarria nabigatzailean geituz. Baita ere euskarazko hiztegia txertatu dezakegu Euskalbar geigarriarekin.