Bakailaoa tomate saltsan


Gabonetan ondo jatea gustatzen zaigunez, gaur egun hauetan egin dudan errezeta bat dakarkizuet: bakailaoa tomate saltsan. Kasu honetan kantitatea ez da indibiduala izan, lau pertsorarentzako prestatu dut.

Osagaiak:

  • 1 Tipula
  • 2 baratxuri
  • Kilo 1 tomate
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Bakailaoa
  • Arrautzak

Nola prestatu:

  • ​Lehenik eta behin, saltsa egiten hasiko gara.
  • Tomateei azala kendu eta irabiagailu batekin txikituko ditugu.
  • Zartaginean 3 koilarakada oliba olio botako ditugu.
  • Tipula txikitu eta zartaginean jarriko dugu sua baxu jarrita, egiten joan dadin. 
  • Baratxuriak txikituko ditugu eta tomatea eta tipularekin batera zartaginean nahastuko ditugu sua baxu jarrita.
  • Bakailao zatiak hartu eta arrautzetan bustiko ditugu.
  • Bakailaoa kazola batean sartu eta sukaldatzen hasiko gara, sua oso baxu jarrita eta bi koilarakada olio botata. 
  • Pixka bat egindakoan saltxa dagoen zartaginean sartuko ditugu bakailao zatiak.
  • Ordu bete inguru izango dugu dena zartaginean poliki-poliki egiten.

On egin!






​