Hainbat ondorio atera ditut hausnarketa honetatik. Komunikazioaren munduaren inguruko lan honek, lanbidearekiko ditudan ilusio eta bildur guztiak atera dizkit. Barrenean pentsatzen nuen hori askatzeko balio izan dit, eta noiz-behinka beharrezkoa da hausnarketa bat egitea, zure pentsamendu guztiak askatzeko.
Erreflexio honek ere balio izan dit, egin nahi dudan kazetaritzaren aldeko apustua egiteko. Titular morbosoak alde batera utzi, eta produktu informatiboa sortzea izango da nire biharko egin beharrekoa. Egia esan, ez dakit non egongo naizen hemendik eta hamar urtetara baina gaurkoa baino kazetaritza euskaldunagoa egiten saiatuko naiz. Urteak joan ahala, eta globalizazioaren ondorioz, kanpoko influentziez josita gaude. Euskal Herriko biharko komunikatzaileen ardura izango da, eduki informatibo euskaldunak egitea, hau da, euskaldunei zerbitzu informatiboak eskaintzea.
Era berean, ez da posible lana amaitzea ‘freelance’ figura aipatu gabe. Aurretik nekien zerbait izan arren, hausnarketa honek erakutsi didana da gure proiektuak ateratzearen beharra. Komunikabide konbentzionaletan esperientzia negatiboa bada, ez da ezer gertatzen, ilusioa eta gogoak baldin badaude. Komunikatzaile on batek komunikaten jakiteaz gain, ezaugarri gehiago eduki behar ditu. Haratago joan behar da. Egoera urrien aurrean, pazientzia eduki behar du eta egiten ari zaren horrengatik harro sentiarazi. Konstantea eta egunerokoa ilusioz bizitzen duenak lortuko du komunikazioaren munduan arrakasta izatea.
Besterik gabe, eta lana bukatzeko lau ezaugarri hauetan sinisten dut etorkizunean informazioaren arloko profesionala izateko: Pazientzia, denbora, dedikazioa eta ilusioa.