Abadiñon, Durangaldean, jaio zen Aitor Arabiourrutia, 1991. urtean. Herri txiki bateko semea izanik, beti izan du kirola jolas, bere bizitzaren ardatzetako bat bihurtzeraino; horren adibide da irakurri duen azken liburua. Eguneroko bizitza pausatu dela baliatuz, Arabiourrutiaren etxean sartu gara bere haurtzaroa, hobbyak eta bestelakoak hobeto ezagutzeko.