Zer da?
Cosmos (ATOM) Blockchain askeen ekosistema bat da, Interneteko Blockchainen hurrengo belaunaldia sortzeko diseinatua. Cosmosen helburua Blockchaineko proiektu guztiekin konektatzeko aukera izatea da baita Blockchainen Internet bat hedatzea. Blockchain ezberdinak aske mantentzen dira beraien artean, baina komunikazio eta elkarbanatze aukerak mantentzen dituzte, datuak eta txanponak adibidez. Cosmosek adostasun bizantinoko algoritmo bat erabiltzen du.
Cosmosek aldi berean, eskalatzeko ahalmena, erabiltzeko erraztasuna eta soberania bezalako arazoak konpondu nahi ditu, Blockchainen teknologia hobea izan dadin.
Cosmosen Teknologia
Cosmosen kode irekiko teknologia beharrezko hiru osagaietan oinarritzen da: Tendermint Byzantine Fault Tolerance (BFT) algoritmoan, Cosmos Software Development Kit-en (SDK) eta Inter-Blockchain Communications (IBC) protokoloan. Hiru hauek Cosmosen ekosistemaren osagai nagusiak irudikatzen dituzte.
Tendermint BFT
Tendermint Core Byzantine Fault Tolerance (BFT) adostasuneko motore bat da, Blockchain baten sarea eta adostasun kapak motor generiko batean taldekatzen dituena. Honek hedatzaileei aplikazioen hedapenean zentratzen laguntzen die, protokolo konplexuengatik kezkatu barik. Tendermint BFT-k segundu bateko blokeo denbora du eta 10.000 transakzio egin ditzake segunduro.
SDK
SDK-ren bidez, Cosmosek irtenbide lagunkoi eta pertsonalizatzaile bat sortzen du hedatzaileentzat, aplikazioen hedapenean kontzentratu daitezen eta ez azpi kapetan. SDK-rekin, Cosmosek hedapen denbora murriztu nahi du, urte batzuetatik hilabete batzuetara.
SDK-k funtsezko bi oinarri ditu: modularitatea eta etekinean oinarritutako segurtasuna. Modularitatearen bidez, moduloen ekosistema bat sortu daiteke, hedatzaileei aplikazioen Blockchain espezifikoak sortzen lagatzen diena, funtzio bakoitza zerotik birpogramatu behar barik.
Bigarrena, etekinean oinarrituta dagoena, segurtasunaren mugak mugatzean datza, hedatzaileek ustekabeko interakzioak mugatu ditzaten.
Inter-Blockchain Communications (IBC)
IBC-ak banakako blokeoko kateen arteko komunikazioa ahalbidetzen du. IBC-k bat-bateko helburuaren funtzioa erabiltzen du, Blockchain heteregeneoek fitxak eta datuak beraien artean elkarbanatu ditzaten. Hala ere, IBC-rekin bateragarriak izan daitezen, blokeo kateek baldintza garrantzitsu bat bete behar dute: adostasun algoritmoak helburu azkar bat izan behar du.
Blockchain guztiak bateragarriak dira IBC-rekin. Hala ere, Blockchaineko proiektu askok ez dute ezaugarri hau betetzen (helburu azkarra). Adibidez, lanerako adostasun-proba erabiltzen duten kriptotxanponak (Bitcoin, Litecoin, Dogecoin adibidez) ez dira kategoria honetan aurkitzen.
Cosmos (ATOM) fitxa
Cosmosek 264.723.633 ATOMeko horniketa du. Hauetatik 206 milioi zirkulatzen daude.
Txanponaren Hasierako Eskaintza bitartean, 2019ko apirilaren 6an hain zuzen ere, 168.475.963 ATOM askatu ziren eta Cosmosen atzetik zijoan konpainiari (ALL IN BITS, Inc.) 17,3 milioi dolarrekin irabazi zioten diru-sartzetan. ATOMek igorritako fitxen ehuneko 75a Txanponaren Hasierako Eskaintzaren bitartez saldu zen. Geratutako akzioak inbertitzaileen (%5), Cosmos Sare Fundazioaren (%10) eta ALL IN BITS, Inc.-ren (%10) esku geratu ziren.
Ondorioak
Cosmosen helburua Blockchainen sare bat sortzea da. Horretarako, interakzioa eta bateragarritasuna ahalbidetzen dituen ekosistema bat sortu nahi dute, oraindik bateragarriak ez diren Blockchainentzat. Hala ere, helburu bera jarraitzen duten beste proiektuak daude kriptotxanponen munduan eta beste teknologia batzuk garatu dituzte horretarako.
Cardano, Komodo, Wanchain, Aion, Ark eta Polkadot dira lehiakide ezagunenak.