Koronabirusak eszenatoki mediatiko guztia du menpeko. Azken hilabeteetan ez da beste ezer entzuten; komunikabideek eragin handia dute masen iritzian eta zeri buruz pentsatu behar duten zehazterakoan. Horretarako, errealitatearen framing desberdinak erabiltzen dira.
Enkoadraketa horietako batzuk bizitza akademikoan zentratzen dira; klase birtualak, egoerara moldatutako materia, kurtsoaren etorkizuna, ikasleen adaptazio kapazitatea etb.
Argitalpen honetan, arestian aipatutako enkoadraketen harira, selektibitatea egitea dagozkien ikasleetan jarri nahi izan dut fokua. Hala, Ainhoa Rubio ikasle Altsasuarraren egoera oinarri hartuta, tesitura horretan diren ikasleen errealitatea bisibilizatu nahi izan dut.