13. Fonologia eta fonetika

Egilea: Free Photos

Telebistalariak hitzak eta soinuak ditu lankide egunero. Takean-potean ahoskatu behar ditu

aldez edo moldez, maiz letra eta soinuen esparru teoriko-praktikoaz zalantza-malantzetan

egon eta ideia handirik izan ez arren. Hori hastapenetik kontzeptu batzuk argi ez dituelako

gertatu ohi da horrela. Teoriari gagozkiola, eta lehenbiziko urrats modura, ongarria da

fonologia eta fonetika bereiztea. Euskal fonologiaz gehiago sakontzeko, Txillardegi irakas-

leak egindako lana da erreferentzia nahitaezkoa (1982).

 

Jakina denez, letrak ikur grafikoak dira, hizkuntzek dituzten fonemak idatziz adierazi

ahal izateko. Letren kopurua eta hizkuntzek dituzten soinuen kopuruak ez dira zertan ber-

dinak izan, bistan denez. Badira letra batzuk, fonema bat baino gehiago errepresentatzeko

balio dutenak. Horrela, esaterako, g kontsonanteak hiru fonema eman ditzake euskaldun

peto eta diglosikoen artean (hala ere, euskal alfabetoan “ge” izendapena daukan letra honek 

maileguzkoak eta arrotzak ez diren hitzetan soinu horixe, besterik ez du eman behar, “gu

gara” hitzetan dagoena hain zuzen ere). Izan ere, fonemak fonologiari atxikitzen zaizkio eta

George Yule-k (1996, 66) definitu bezala, “hizkuntzan esangurak bereizten dituzten soi-

nuak dira”. Hortaz, fonologia hizkuntzen soinuen sistema eta ereduen deskripzioa da.

Fonologian soinu-ereduak aztertzen dira. Jakintza honek izaera teorikoa dauka eta lengo-

aiaren aspektu mental edo abstraktuen gainekoa da, ez inola ere hizkeraren soinuen artiku-

lazio fisiko zehatzaren gainekoa, azken horretarako fonetika baitugu. Fonemak barra maku-

rren artean idazten dira.

Wikipedia, euskarazko atala. Fonetika. https://eu.wikipedia.org/wiki/Fonetika

Fonemak unitate abstrakuak dira eta fonetikan, aldiz, soinu ez-abstraktuak aztertzen

dira. Errealitatera daramagunean, fonemak soinu desberdinak ematen ditu. Soinuen ber-

tsio horiei fono izena ematen diegu eta kortxete artean idazten dira. Fono-multzo bat dau-

kagunean, fonema baten bertsioak alegia, alofono hitza darabilgu. Beraz, fonetikak hizke-

raren soinuen ezaugarrien estudio orokorra egiten du. Fonetikak zenbait adar ditu (akusti-

koa, auditiboa...) eta guri adar horietatik interesatzen zaiguna, kazetarientzat ongarri dela-

ko eta praktikotasunaren esparruan lagundu ahal digulako, fonetika artikulatorioa da.

Fonetika artikulatorioan hizkerako soinuak nola egiten diren erakusten da, irratilari eta

telebistako berriemaileentzat ezinbestekoa dena, informazioak ikusentzuteko hedabideeta-

tik taxuz eta egokiro aurkeztu ahal izateko.