Rimuut startup-a langile autonomoentzat egindako webgunea da. Freelance deritzen langileek web-orri honetaz balia daitezke. Rimuut-i esker, kazetariek, adibidez, era oso errazean hitz egin dezakete komunikabide enpresekin kontratuak lortzeko. Kazetaritzaren mundu gogorrean, Rimuut-ek langile asko lagun ditzake.
Webgunea ez dago bukatuta; Rimuut-en menuan oraindik erabilgarri ez dagoen atal bat ageri da, New Jobs, hain zuzen ere. “Home “ atarian, zure kontratu guztiak eta zenbat diru irabazi duzun agertzen dira. Halaber, fakturak egiteko eta kontratuak sortzeko aukera ematen du. Haatik, lan berri bat bilatzeko atala ireki gabe dago oraindik. “Invoices” eta “Contracts” sailen barruan, zure faktura eta kontratu guztien nondik norakoak aurki ditzakezu. “Clients” atalak zure bezeroen zerrenda osoa erakusten du. “Profile” lekua zure datuak jartzeko da. Oso garrantzitsua da; izan ere, enpresa guztiek hori begiratuko dute norbait kontratatzerakoan. Horregatik, oso ondo kudeatu behar da zer jartzen den.
Tresna oso ona da kazetaritza mundurako. Azken finean, freelance langileak laguntzeko webgunerik ez dago. Rimuut behar hori asetzeko sortu da, ez bakarrik kazetaritzako profesionalentzat. Gaur egun, lan-eskaintza dagoen moduan, langilea gero eta independenteagoa izan behar da. Horregatik, webgune honek milaka lanpostu sortu ditzake.
Nire iritziz, Rimuut plataformak arrakasta handia izango du etorkizunean, web osoa bukatzerakoan eta atal guztiak eskuragai egoterakoan. Oso azkarrak izan ziren behar hori zegoela ikusterakoan. Webgunea erabiltzea oso erraza da eta enpresekin harremanetan jartzeko aukera asko ematen ditu. Beraz, Rimuut ezaguna egiterakoan, pertsona askok webgunea erabiliko dute.