Hurrunegi joan behar izan gabe ere, etxetik mila kilometrora asko jota, txoko eder eta politak topa daitezkeela jabetu naiz Espainian barrena murgildutako bidaia honetan. Erdi Arora egin dugu salto, eta ondoren era guztietako katedralak bisitatu ditugu (barrokoa, errenazimendu garaikoak, erromaniko eta erromantikoak, gotikoak... denetik), Al Andalusa ukitu arte. Hiru astez herri eta hiri ezberdinetan izan gara, eta bakoitzetik oroitzapen txikitxo bat dakarkigu maletan, bertako gastronomia oraindik ahozapaiean dugun bitartean.
- Merida
Hiri bere horretan ederra da, baina xarma berezia du Meridako Antzerkiak eta Anfiteatroak (Teatro y Anfiteatro de Mérida), aztarna bila ibili gara 40 gradutan abuztuko lehenengo bisita gidatu batean, eta kasualitateak kausalitate, antzerki astearekin egin dugu topo hortaz, lau sarrera erosi eta gauean Meridako Anfiteatroan Maxi Igleasiak aktorea ikusi dugu bere jardunean, besteak beste. Arkeologia museoa ere bixitatu genuen hurrengo egunean, historiaren hildoa galdu ez dadin.
- Guadalupe
Hasieran ez zen gure geldialdi planifikatuetako bat, baina bidean harrapatzen gintuela eta, katedrala ikusi, erdigunea bisitatu eta bertan bazkaltzera geratu ginen. Toki ederra baita ere!
- El Rocio
Al Andalusera iritsitakoan, derrigorrezkoa zen EL ROCIOra joatea arratsalde pasa, gutxienez. Benetan polita, eta kultura bitxia. Hamaika hermandadetatik gora, eta milaka kandela pizteko aukera, hizkuntza guztietako errezo tartean.
Almonte udalerritik 15 km-ra dagoen herrixka da El Rocio, El Condado eskualdean dagoena, Huelva probintzian. Bertan ospatzen da, Marianoren erromesaldia edo Rocioko erromeria eta herrixkak 1513 biztanle dituen arren, Pentekostiko erromerian milioi bat bisitari inguru jasotzen ditu.
Inguru honetako gurtza-ermita baten lehen erreferentzia XIV. mendearen lehen erdikoa da, eta Alfontso XI.aren Monteria Liburuan dago, bertan «Sancta Maria de las Rocinas ermita» aipatzen baita. 1587an, Baltasar Tercer Ruizek kapilautza bat sortu zuen ermitan, eta XVII. mendearen erdialdean Santa María de las Rocinas izena aldatu eta Virgen del Rocío jarri zioten, gaur egun zutik mantentzen dena.
Urrez beteriko aldarea, hori guztiaren euro zein kriptomonetetako balioa kalkulatu ezinean, edertasuna eta aberastasuna alde guztietatik Andaluziako beste txoko honetan ere.
Crematorio moduko honek hasiera batean atzeraka ematen duela esan beharra dago, usaina, berotasuna eta itxurak ez baitu bertara sartzera gonbidatzen... baina denetik ikusi behar denez, animatu eta aurrera! Bide batez, hiru amonengatik kandelak piztu eta abe-maria azkar bat abesteko aprobetxatu genuen.
Diotenez, El Rocio Andaluziako Hermandade gehienen batasuna da, bertan topo egiten baitute gehienek. Bada Hermandad del Rocío edo Cofradía del Rocío izeneko bat ere, eta horietako partaideak dira gehien bat bertako inguruak txukun mantentzeaz arduratzen direnak.
- Huelva
Turismo egiteaz gain, oporretan hondartza apur bat ere eskertzen da, eta are gehiago egunero 40 gradu gainditzen dituen lurralde batean. Huelvaren aukeraketa erraza izan zen, Malaga, Cadiz eta Almerian dagoeneko izanak ginen hortaz Huelva falta zaitzaigun. Baina argi genuen ez genuela hirian bertan geratu nahi, alboko herriren batean baizik, herriek beti dutelako hiriek baino enkantu edo xarma gehiago, eta kasu honetan asmatu genuen baita ere, hiria bere horretan nahiko itxusia iruditu baitzaigu.
Punta Umbríak urtean zehar 15.053 biztanle ditu baina udan kopuru hori hirukoiztu egiten da, gure irizpide bera erabiltzen duten turista asko daudelako seguruenik, edo Huelvan ostatu hartzea baino merkeagoa delako; probintziako hiriburutik, Huelvatik, 11 kilometrora eta Sevillatik 100 kmko distantzia bakarrik dago.
Punta Umbríak lau hondartza ditu, eta guztiak inguruko harea garbiena dutenak: Playa de El Portil, Playa de La Bota, Los Enebrales eta Matanegra. Hondartza hauek inguruko urbanizatuenak dira; zerbitzu eta azpiegitura gehien dituzten hondartzak. Jende asko ibiltzen da, jatetxe, taberna eta txosna erosoak baitizte eguneko edozein ordutan freskagarri bat hartzeko.
- Salamanca
Andaluziako lurrak utzita, etxerako bueltako bidaia hasita Salamancan geratu gara, ikasle izanda ezagutu behar baita hiri unibertsitarioa eta gaztelaniazko lehen gramatika sortu zen lekua.
Abiapuntu ona da Salamancako Plaza Nagusia, plaza barrokoa herritar eta bisitarien topaleku baita, eta ia denetarik egiteko aukera ematen duenaerosi eta paseatu, jan edo musika entzun. Presarik gabe miresteko plaza da, gero plazako sarbideko ate nagusietarantz joan beharra dago, haiek interes handiko eraikinetara gidatzen baitute eta. Horien artean, Klerezia ikusgarria dago eta haren klaustroa “inoiz izan den sorkuntza barroko bukatuenetako bat” dela esan izan da.
Aurrez aurre, Maskorren Etxearen fatxada originala ikus daiteke 300 maskorrez apaindua. Bere Patioan Erdi Aroko elementuak ikus daitezke, mudejarrak eta errenazentistak ere nahasten dira. Handik oso gertu, bitxi arkitektoniko bat aurkitzen da: Unibertsitatea. Salamancako Unibertsitatea da Espainiako unibertsitaterik zaharrena. Fatxada platereskoa harriz egindakoa da, baina fatxada bezain ikusgarriak dira barruko liburutegia, patioa, eskailera, eskola nagusiak edo eskola txikiak.
Ondoan Anaya plaza dago, eta hura gurutzatuz Salamancako katedraletara iristen da. Katedral Berriak eta Katedral Zaharrak osatzen duten multzo bikainari esker, askotariko arte-estiloez gozatu daiteke, eta, “Ieronimus” erakusketaren bidez, Erdi Aroko dorreetan sartu, haren historia ezagutu eta hiria bere eraikinen goialdetik behatu. Dueñas komentua, Ursulena, San Esteban Eliza, Monterrey Jauregia... monumentu askorengatik merezi du Salamancan geldialdia egitea.