2014ean fundatutako Coinomi kartera digitalak sare Blockchain desberdinen arteko lotura eta elkarrekintza posible egiten du. Kartera hau merkatuan dagoen zabalenetariko bat da, eta jasaten dituen txanponen artean Stablecoins, forks eta SegWittxanponak daude.
Seguruenetariko interfazea da, eta hau egiaztatzeko kartera honek eskaintzen dituen erremintei erreparatu behar diegu; deigarria da kartera digital honek ez dituela 4 digituko segurtasun metodo tradizionala erabiltzen, ezta ere 2 fasetako baimentze prozesua. Coinomik "blokeo bikoitz" deritzon seguratsun sistema aurkezten du, berreskuratze pashitza aldatzeko beharrezkoa da pasahitza eukitzea, eta pasahitz hori eta lehenik adostutako berreskuratze esaldi bat ez baldin baditugu gogoratzen, betirako galduko dugu Coinomin sartzeko aukera.
George Kimionisek sortu zuen kartera digital hau konponbide seguruak emateko arrazoiarekin jaio zen. Gainera, Changelly eta Shapeshift zerbitzariekin itun bat egitearen ondorioz, posible dugu Coinomiren bitartez, kriptomonetak trukatzea kartera digitalaren barnean.