Nafarroaren ikur da Amaiur. Nafarroako Erresumako azken gudariak bertako gazteluan gotortu ziren. Gaur, gotorleku honen aztarnak arkeologoen zein Nafarroako historiarekiko jakinmina duen edonoren helmuga bihurtu dira. Garrantzia historiko honek eta herriaren berezko xarmak erakarririk, Baztango herri honen erreportaia gauzatu dugu. Gozatu!