Carrot Cake-a azenarioekin egindako pastel bat da. Erresuma Batuko errezeta tradizional bat da, jatorria Erdi Aroan duen errrezeta bat hain zuzen. Pastel honetan bereizten diren osagaiak kanela, azukre beltza eta intxaurrak dira, baita kasu gehienetan, pastelaren goian jartzen den gaztazko frosting-a. Osagai hauek aukerazkoak dira noski, baina emaitza goxoago bat lortzen lagunduko digute.
Julene Sorarrain
Beharrezko osagaiak:
- Lau arrautz
- 150-200 g azukre beltz
- 200 ml eguzkilore olio
- 300 g azenario birrindu
- 250 g gari irin
- 16 g legami
- 1-2 koilarakada kanela
- Gatz apur bat
- 80 g intxaur txikituak (aukerakoa)
Gazta Kremaren Frosting-a (bizkotxoa bete behar baduzu, kopuruaren bikoitza erabili)
- 150 g gazta krema
- 2-4 koilarakada ezti
- 2-4 koilarakada yogurt natural
Elaborazioa (pausoz pauso)
Pastela bete dezakezu edo bizkotxo bat bezala laga, horregatik 18-20 zentimetroko molde bakar bat erabil dezakezu edo bi molde ezberdinetan egin, ondoren pastela gazta kremarekin betetzeko. Aldi berean, molde bakar batean egin dezakezu eta ondoren, pastela erditik moztu. Paper begetalarekin estali moldea eta labea berotu 180ºC-tara.
Katilu handi batean arrautzak nahastu azukrearekin. Olioa gehitu eta osagai guztiak nahastu.
Irina eta legamia gehitu apurka apurka, iragazki baten laguntzarekin. Gehitu kanela, gatza eta nahastu masa homogeneo bat lortu arte.
Azenarioa eta intxaurrak bota. Koilara batekin nahastu.
Masa moldean ipini. Labean 170ºC-tara eduki 40-55 minutuz. Ez ireki labea 30 minutu pasa aurretik. Ondoren, bizkotxoa egina dagoela ziurtatu dezakezu labana bat sartu eta garbia ateratzen denean.
Atera labetik eta laga 5 minutu hozten, ondoren moldetik atera eta posible bada, parrilan laga guztiz hoztu arte.
Bitartean frosting-a egingo dugu baina horretarako, pastelak guztiz hotza egon behar du gainean jarri baino lehen.
Gazta kremaren frosting-a
Katilu ertain batean gazta krema nahastu yogurta eta eztiarekin. Gorde frosting-a hozkailuan guztiz hotza egon arte.
Carrot Cake-a bete nahi baduzu, masaren erdia molde batean egin eta beste erdia beste molde batean. Bi kapen artean, frosting-a ipini koilara baten laguntzaz.
Pastelaren goiko kapa frosting-arekin estaltzean, sartu hozkailuan 10 minutuz.