Koronabirusaren eztabaida pil-pilean dugu, baita haren inguruko konspirazioak eta espekulazioak ere. Azpijoko hauek guztiak telebistan, irratian edota prentsan izan ohi dira aurkeztuak adituen ahoetan.
Aldiz, horrelako egoera batean, ezinbestekoa dugu herritarren ikuspuntu eta planteamenduak plazaratzea, haiek ere iritzi propioak baitituzte; ez hainbeste zientzian oinarrituz, baina bai kalean ikusten dutenaren arabera ideiak eraikiz.
Horregatik, Santurtziko herritar bat elkarrizketatu dut, osasun-larrialdi honen inguruan haren ustea zein den kaleratzeko asmoz. Hona-hemen elkarrizketa osoa: