Sare sozialetan eragina egiteko modu berrien bila zabiltza eta edukia sortzea gustuko duzu? Orduan post egokian zaude.
Headliner audiogramak sortzeko eta partekatzeko sortu berri den online tresna da.
Bere doako bertsioan hamar minutu iraunten duten audioak editatzea posiblea da, aproposa benetan sare sozialetatik podcastak partekatzeko. Gainera, irudiak, koloreak testuak eta animazioak aldatzeko aukera eskaintzen digu.
Headliner plataformaren helburu nagusia zure podcasten promozioa egitea da. Headliner webgunetik horrelako bideoak egin ahal dituzu. Hemen behean duzu nire eredua.
Gainera template asko ditu eskuragarri, diseinu polit eta moderno batean oinarrituta, zure audioei ikusgarritasuna eman ahal izateko.
Lehenengo pausoa, audio bat sortzea da, horretarako gaur egun era oso eroso batean zure mugikorreko grabadorearekin eta gidoitxo bat eginez egin ahal duzu.
Hori egin ostean, musika batekin nahastatzea gomendagarria da, entzulearen arreta mantentzeko.
Audioak bideo bihurtzea behar baduzu, jarraitu irakurtzen, hau interesgarria da zuretzako.
Bigarren pausoan, Headliner aplikazioaren webgunean sartu, erregistratu eta Audiogram Wizard lauki urdinean klik egin ostean, zure audioa igo beharko duzu.
Beste aukera batzuk eskaintzen dizkigu: Full Episode (Audiogram Wizard bezalakoa baina audio luzeagoak bideo bihurtzeko), Video Transcipt (audioaren transkripzioa egin eta bideo bihurtu egiten du) eta Podcast AutoVideos (zuzenean zure podcastaren esteka jarriz bideo bihurtu egiten du). Aukerak nahiko antzekoak dira, beraz guk, famatuenarekin, Audio Wizard-ekin egingo dugu lan.
Hurrengo pausuetan zure esku, freestyle kustomizazioa egin ahal duzu, edo template bat erabili, animazioak aukeratu, testua idatzi, argazki propio bat txertatu… aukerak anitzak dira.
Bukatzeko, audioa exportatu eta zure emailera helduko da Headliner webgunearekin sortu duzun audiograma deskargatzeko esteka.
Prozesua nahiko erreza da editatzen ohituta gaudenentzako baina beste batzuentzako igual ez, horregatik partekatzen dizuet aplikazioa erabiltzen ikasteko sortu dudan bideo hau.
Hortaz, zure podcastei ikusgarritasuna emateko, Headliner erabilgarritasun handiko plataforma da. Bere sinpletasuna eta lan egiteko sistema intuitiboa zuretzako benetan egokia bihurtu egiten du.