CMSak edo Content Managment System-ak eta blogak desberdinak diren arren, amankomunean badituzte ukan ezaugarri batzuk, laster ikusiko dugun bezala. Autore batzuek blogak CMS sistemen barruan sartzen dituzte, blogetan ere edukiak kudeatzen direlako. Hala ere, beti egon da da aldea blog eta CMSen artean, azkeneko hauek garestiak eta enpresenak baitziren; blogak, ostera, merkeak eta edonorentzakoak.
1. CMS edo EKS (Edukiak Kudeatzeko Sistemak): definizioa eta ezaugarriak
CMS laburtzapenak ingelesez Content Management System du esanahia, hau da Edukiak Kudeatzeko Sistema. Software mota hau web aplikazioa izaten da askotan, webguneak eta bertan argitaratuko diren edukiak kudeatzeko balio duena. Nolanahi den ere, sistema batzuek software bereziak behar izaten dituzte artikuluak sortu eta aldatu ahal izateko. Gaur egun sistema asko daude CMS edo EKSen arlo honetan, bai kode irekikoak, bai software jabedunaren esparrukoak direnak ere. Ondoko irudian Plone CMS ahaltsua ikus daiteke.
Wikipediak honakoa dakar CMS sistemak definitzeko orduan (1):
Edukiak Kudeatzeko Sistema terminoaren definizioa, Marketing-eko logikaren ikuspuntutik, oso interesgarria da, izan ere, kudeaketaren arduraduna sistema bera izatea (eta ez gizakia) iradokitzen du. Definizio egokiagoa "Edukien Kudeaketarako Sistema Euskarria" izango litzateke, azken finean komunikazio estrategiak baitira edukien kudeaketa modu egokian egiten dutenak; sistema informatikoek gehienez sarean publikatzeko tresnak eskaintzen dituzte, edo edukien kudeaketari dagokionez, erabakiak hartzeko euskarri zerbitzua eskaini.
Bestalde, EKS definizio akronimoa, orokorrean publikazio sistemak aipatzeko erabiltzen da. Are gehiago, bezeroek euskarriaren funtzionalidadeak gutxiesten dituzte, publikazio denboren optimizaziorako funtzionalidadeak kontutan hartzen baitituzte. Enpresentzat, gaitasun hau arriskutsua da, horrelako sistema baten erosketan dirua inbertitu ondoren, publikatutako eta erabilgarri dauden edukien antolaketa argi bat izan gabe jarraitzen baitute. Edukien kudeaketan espezialiaturiko kontsultore baten iritzia baliagarria izan daiteke kasu hauetan. Enpresak alferrikako gastuak saihestu eta komunikazioa zuzenagoa izatea lor dezake. Gainera, merkatuan mila EKS daudenez, komertzialak edo Open Source kontsultore batek sistema hoberenaren implementazioan lagundu lezake.
Definizioa ikusi ondoren, gatozen ikustera nola abiarazten diren CMSak. Horretarako Wikipedian agertzen dena aintzat hartuko dugu.
Maiz, edukiak kudeatzeko sistema, gure web orria dugun zerbitzarian kokaturik egon ohi da. EKS baten kudeaketa, maila desberdinetan egin daiteke: erabiltzailearen araberakoa da (adibidez, administratzaile, idazle edo argitalpen-teknikaria izan zaitezke). Edukiak desberdin erabili ahal izango dira ditugun baimenen arabera. EKS-rako sarrera normalean Interneteko nabigatzaile baten bidez izanen da, nahiz eta, batzutan FTP bidez ere edukiak igo beharko ditugun: hala nola, bideoak eta argazkiak.
Edukiaren sortzaileek sortuko dituzte sistema osatuko duten dokumentuak. Argitalpen-teknikariek, dokumentu hauek aipatu, onartu edo baztertuko dituzte. Editoreen burua gure web orrian eduki hori argitaratzeaz arduratuko da. Kasu askotan hiru rolak pertsona berak bete ditzazke. EKS-ak laguntzak eskaintzen dizkigu aipaturiko ekintzak gauzatzeko. Dena interfaze grafiko batean botoien bidez kontrolatuko da, honen erabilera erraztu ahal izateko.
Edukien sortzea
CMS sistema batek ahalbidetzen du web orrialdeei buruzko ezagutza teknikorik ez duten sortzaileak edukiaz arduratzea, dituen erramintei esker. Orokorrean WYSIWYG (What You See Is What You Get; Ikusten duzuna, jasotzen duzuna) motako testu editore bat izaten du, idazten ari deneino emaitza zein izango den ikustea posibilitatea ematen duelarik.
Webgunearen beraren sortzerako, CMS sistemek egitura, orrialdeen formatua, itxura definitzeko erremintak dakartza; sistema modular batez gain, jatorriz posible ez ziren funtzioak gehitu ahal izateko.
Edukien kudeaketa
Sortutako dokumentuak datu base zentral batean gordetzen dira, webgunearen beste datu batzuk gordetzen diren datubase berean. Esaterako, dokumentuei dagozkien datuak (egilea, argitarapen data, iraungitze data...), erabiltzaileen datu eta aukeraketak, webgunearen egitura...
Webgunearen egitura, orokorrean webgunearen ikuspuntu orokor bat erakusten duen erreminta batekin konfiguratzen da. Honen arabera talde bakoitzari atal ezberdinak egokitzen zaizkio, arduradon, editore, sortzaile eta erabiltzaileekin, baimen ezberdinak emanez.
Hau behar-beharrezkoa da lantaldea sortzeko orduan, dokumentuaren sortzailetik argitaratzaileraino doan bidea egiteko. CMSak taldearen kide desberdinen arteko lana eta komunikazioa errazten du.
Zenbait webgunetan, pertsona bakar batek betetzen ditu funtzio guztiak; blogetan, kasurako.
Argitarapena
Onarturiko orrialde bat automatikoki argitaratzen da, argitaratze data heldutakoan, eta gorde egiten da, aurrerago behar izanez gero erabili ahal izateko. Sortzerakoan, behar diren patroiak ezartzen dira bai orrialde osorako edo argitaratuko den atalerako, modu honetan webgunea koherentea izango da orrialde guztietan.
Edukien eta formaren arteko ezberdintze honek webgunearen itxura aldatzea posible egiten du, iada sortutako dokumentuen gain aldaketarik eragin gabe. Modu honetan egileek ez dute arduratu behar orrialdeen azken itxuraz.
Aurkezpena
CMS batek automatikoki kudea dezake webgune baten irisgarritasuna, WAI motako arauen arabera, eta erabiltzaile bakoitzaren aukeren arabera konfiguratu. Plataforma ezberdinen nabigatzaile ezberdinekin konpatibilitatea ere errazten du (Windows, Linux, Mac, Palm, etc.) eta hizkuntza, zein kulturaren arabera erabiltzailera egokitzera errazten.
Nabegazioaz ere arduratzen da, webgunearen hierarkia errespetatzen duen esteka-menuak automatikoki sortuz. Moduluak ere kudeatzen ditu, hala nola berri moduluak, publizitate moduluak, foru mezuen moduluak... informazioa automatikoki eguneratuz sortzaileek adierazitako patroien arabera.
2. CMS motak
EKS desberdin asko daude. Kudeatzen uzten diguten lekuaren arabera multzokatu ditzakegu. Hona hemen adibide batzuek:
Orokorrak: Behar zehatzetarako aplikazioak lantzeko soluzioa ematen dute. Hala nola, blog, eCommerce edo portalen sorkuntzarako balio dute.
Adibideak: Joomla, Zope , OpenCMS, Typo3, Apache lenya.
Foroak: Eztabaidetarako tokiak dira. Eztabaida jarraian egiten da, norbaitek bere iritzia eman eta bertze edonork erantzun diezaioke. Gaika zerrendatuak egoten dira eztabaidak. Foroak sortzeko herramintak:
Adibideak: phpBB, MyBB.
Blogak: Berri edo artikuluen publikaziorako erabiltzen dira, denboran ordenatuak daude. Lekua dago eztabaidarako eta jendeak bere iritzia eman dezan.
Adibideak: Wordpress.
Wikiak: Artikuluz osatutako web orria. Edonork hartu dezake parte informazioa gehituz edo artikulua eraldatuz, honen bidez, informazioak eboluzioa jasaten du gero eta osatuagoa bihurtuz. Eztabaidarako lekua dago.
Adibideak: MediaWiki, Tikiwiki, TiddlyWiki.
eCommerce-a: sare bidezko merkataritzarako web gunea.
Portala: Funtzio ezberdinez osaturiko webgunera sarrera eskeintzen du. Hainbat zerbitzu eta baliabideren atzipenerako sarrera puntua da. Talde edo elkarte baten beharrei aurre egiteko erabili ohi dira, hauen informaziora sarrera bidea izanik.
Adibideak: Zen Cart, Magento, OpenCart, WooCommerce, Liferay.
Galeria: Irudiz edo audio artxiboz osatutako web orria sortu eta kudeatzea ahal bidetzen du.
Adibidea: Gallery.
e-Learninga edo urrutiko ikaskuntza: Ezagutzak irakasteko balio du. Erabiltzaileak aldi berean bi rol izan ahal dituzte, irakasle eta ikaslearenak hain zuzen ere. Irakasle batek bere ikasgaieko materialak sarean jarriko ditu. Aldi berean, ikasleak bere lanak argitaratu ahalko ditu irakasleak zuzendu ditzan.
Adibideak: Moodle
Argitaratze digitalak: plataforma berezi batzuen bidez egunkari edo aldizkarietako edukiak argitaratzeko balio du.
Adibideak: ePrints
Bukatzeko, esan dezagun CMS sistemek honako gauzak eskaini ohi dituztela:
- SEO-friendly URL edo helbideak
- Onlineko laguntza edo sisteman txertatua
- Modularitatea eta extensibilitatea
- Erabiltzaileentzat eta taldeentzako funtzionalitatea
- Txantiloi desberdinak baliatzeko aukera eskaini
- Instalatzeko eta berriztatzeko sistema automatizatuak
- Logak auditatzeko aukera eskaini
- Irisgarritasun edo usabilitatea neurtzeko eta onartzeko framework eta estandarrekin bat egitea (WAI-ARIA)
Bukatzeko, gogora dezagun Envato/Themeforest webgune eta txantiloi merkatuan ehundaka diseinugilek eginiko tema edo txantiloi aurkez daitezkeela CMS desberdinetan erabiltzeko. Bide batez, Themeforest gunean CMS desberdinen arrakasta neurtu ahal da bakoitzak duen garatzaile kopuruari erreparatuz.
Erreferentzia
1. Nik zuzenketa batzuk egin ditut.