Alanoak, Zurizako sinbolo

Ansoko haranetan kokatuta daude Alanoak, eta Aragoiko pagadi zoragarrienak aurkitzen dira bertan. Udazkenean pagadiek kolore okre sinestezina hartzen dute, goian dituzten larreen kolorearekin kontraste izugarria sortzen dute. 

CC BY lizentziapean, Flickr aherrero egilearena

Zuriza, Huescako probintzian dauden Pirinioetatik, lehenenengo aurkitzen den leku ezkutua da. Bertatik GR-11 ibilbidea igarotzen da, Nafarroa oso gertu duelarik. Pirinioetako leku klasikoen urruntasun horrek xarma berezia ematen dio, eta bisitatu beharreko txoko horietako bat da. Pirinio zati honek, gizakiak ia aldatu gabeko pagadi zaharrak kontserbatzearen berezitasuna du. Horietako batzuk, Aragoiko zaharrenak kontsideratzen dira. 

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena

Mendi ikusgarriak ditu inguruan: Ezkaurre, 2.045 m; Petraficha, 2.188.; Petretxema, 2.371 m, eta Hiru Erregeen Mahaia, 2.444 m. besteak beste. Pirineismoan hasteko txoko ezin hobea da, etxeko txikienekin bereziki, konta ezin daitezken hainbat ibilbide egin bait daitezke eta guztiak oso maila ezberdinekoak. 

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena

Zurizako kanpinaren ingurutik, ekialderantz doan baso-pista hartuko dugu bista zoragarri hauek ikusteko. GR-11ko markei jarraituz, Alanoen gailurrekiko paraleloan joango gara. Gailur horiek gure eskuinaldean geratuko dira, eta pagadi zoragarri bat dago finkatuta. Bertatik, hasiera-hasieratik gozatu ahal izango dugu bisitaren edertasunarekin. 

CC BY lizentziapean, Flickr, aherrero egilearena






.