FREEFY. Musika musu-truk.

Freefy streamingean musika entzuteko plataforma bat da. Hemen, beste plataforma batzuetan ez bezala, dohainik eta publizitaterik gabe entzun ditzakezu zure abesti gogokoenak. Hau da, beste plataforma batzuetako "Premium"-ak eskaintzen dituen funtzionaltasun guztiak eskaintzen ditu. 

 

Freefy sortzearen helburu nagusia honako hau da: Erabiltzaile orori kalitatezko musika eskaintzea, horrela, birusak eduki ditzaketen beste alternatiba piratetara jo ez dezaten. Plataforma honek, miaketa eta antolaketarako hainbat aukera eskaintzen ditu. Era guztietako playlist eta artistak eduki ditzakezu bertan, zure playlistak egin, baita musika liburutegi oso bat antolatu ere. 

Playlistak gehitzeko aukera
Freefyeko azala. Bertan bilatzailea eta beste hainbat iradokizun.

Aipatzekoa da ere, guztiz legala dela, Youtube eta Spotifyren API ofizialez osatua baitago. Beraz, ez dago zure playlist gogokoena desagertuko denaren beldurra izateko arrazoirik. Eta guzti hau, doan. 

 

Senti zaitez free freefyekin!