Berriemaile ona izateko ez da beharrezkoa telebista handi-mandi horietako informazio zerbitzu batean lan egin behar. Norberak ere arrakasta lor dezake baldin eta bere buruari proposatzen badio. Azkeneko honen adibide ezinhobea da Jabiertzo Telletxea soziologo nafarra, Txinan espezializaturiko aditua, kazetari ikasketarik egin ez arren. Lele emazte txinatarrarekin izugarrizko arrakasta lortu du Txina hobeto ezagutzeko erreferentzia bilakatu delarik Jabiertzo. Youtube, Vimeo, Patreon, Discord, Twitter, Facebook, Instagram, eta Wechat erabiliz, komunitate handia sortu du Jabiertzok, Txinako unibertsitate batean klaseak ematen dituen beratarrak. Horrez gain, Lele emazteak txinerazko klaseak ere ematen ditu Historias de China deritzon blogean eskaera eginez gero. Ikus dezagun ondoko erreportaia Txinako auto elektrikoei buruz eta errepara diezaiegun hartualdiei, dronaren bidez grabaturikoari eta irudi-testu sinkronizatze trebeari.
Youtube, Vimeo eta Patreon plataformetarako erreportaiak prestatzeko zer egiten duten kontatzen digu bikote honek ondorengo bideoan. Interesgarria telebistako berriemaileentzat.
Beste bideo bikain batzuk egin dituzte Lelek eta Jabiertzok. Esaterako ezti-bidaia egin zutenekoa: transiberianoa alderantziz, Txinatik Nafarroara egindakoa. Bidaia horri buruzko bi bideoak doaz ondoren.
Jabiertzo eta Lele bikoteari lagundu nahi badiozue, sartu Patreon plataforman eta beraien patroi bihur zaitezte hilero diru apur bat emanez, nik egiten dudan bezala. Horrelako pertsonek behar dute gure laguntza erreportaia gehiago egiten segi dezaten. Mikro-ordainketen aroan, horrelako lanak ere sortzen dira telebista handien menpe egon gabe.