Sare sozialak darabiltzan kazetariak plus bat nahi izanez gero, Portable apps edo antzeko plataforma bat erabil dezake sare sozialak kudeatzeko edo zenbait funtzionalitate lortzeko ordenagailurik eraman gabe. Pendrive batean eraman ahal izatea hainbat aplikazio interesgarria eta eskertzekoa da kazetarien lanbidean. Horretarako pendrive bat eskuratzea baino ez da. Gainera libre eta doanekoa da Portable apps plataforma. John T. Haller New Yorkeko garatzaileari esker sortu zen eta 2020. urtean 17.1 bertsioan doa.
Esperientzia propioagatik erran nahi dizuet hau. Inoren ordenagailua erabiliz baina disko gogorra ikutzeke, aplikazioak flash memoriatik bertatik abiarazi daitezke, baita fitxategiak pendrivean gorde ere. Horrela ikusiko duzue zelako askatasuna ematen duten 400 aplikazio mobilok. Hemen azpian duzue direktorio osoa nahi dituzuen aplikazioak hautatzeko. Ezinbestekoak diren batzuk: office edo bulegoko suite osoa (Open Office), Sumatra PDF irakurlea, Juice, Tweetdeck, Media Player Classic, Gimp... Hardwarearen, hau da, pendrivearen tamaina aplikazio kopuruaren araberakoa izan behar da, bistan denez. Proiektuari laguntzearren, pendrive bikaina eros daiteke Portable Apps-en dendan. Gainera USB 3.0 pendriveak ere saltzen dituzte, oso gomendagarriak direnak azkarrago lan egiteko. Make Use Of agerkari digitalak artikulu ederra du aplikazio hauetan sakontzeko, baita Mac sistema eragilean erabiltzeko aplikazioetan (OS X portable apps) ere. Gogora dezagun Mac plataformarako badela beste irtenbide bat: PlayOnMac izenekoa, preseski; Winebottler bezala. GNU/Linux erabiltzaileentzat ez da, jakina, Tux-en sistema ahaltsuegia delako :-)
Ondorengo bideoa gaztelaniaz dago eta Portable apps plataformaren gida da, ElektroMetal erabiltzaileak eginikoa.
Ingelesezko tutoriala nahi izanez gero, Lewis Geek-en kanaleko bideoa ikus daiteke Portable apps aplikazioak nola deskargatu eta baliatu jakiteko.
Bukatzeko eta ariketa moduan, penstsa ezazu ziberkazetaritzan zein diren aplikazio interesgarrienak deskargatzeko.