Barakaldok bigarren partidua jarraian irabazi zuen Bilbao Athletic-en aurka, horrela Bizkaiko taldea arrisku postuetatik aldentzen da. Bilbao Athletic-ek, berriz, lau partidu daramatza irabazi gabe eta promozio postuetatik atera da.
Argazkia: CC by Gaizka Peñafiel. Flickr webgunetik ateratakoa.
Partiduaren emaitza ez da Lezamanaren zelaian ikusi den islapena. Bilbao Athletic-ek jokoan nagusitu zen partidua iraun zuen 90 minutuetan zehar. Izan ere, Barakaldok partiduan egindako jaurtiketa gutxietako bat bikain aprobetxatu egin zuen. Partiduak atsedenaldira berdinketarekin joango zela zidurdienean golaren jokaldia eman zen, Samuk pase zoragarri bat eskaini zion Delgadori, Bibao Atheltic-en defentsa gaindituz eta Ezkeitaren aurrean bakarrik hutsiz. Barakaldoren aurrelariak atezainaren aurrean zegoela ederto amaitu zuen bere ezkerreko ankarekin.
Joseba Etxeberriak bigarren zatian, partidua irabazteko asmoz, aulkian zituen aurrelariak sartu zituen zelaian: Baqué, Prados eta Tascón. Aldaketa horiek Bilboko taldearentzako gol egiteko aukerak bihurtu ziren, baina azkenean baloia ez zuen atea zeharkatu. Hernan Perez, Barakaldoko entrenatzailea, markagailua, berriz, mantendu nahian, aulkian zituen defentsak zelairatu zituen eta hiru puntuak Lasesarrera eramanez.
Ficha teknikoa:
Bilbao Athletic: Ezkieta, Murua (Tascon 71'), Vencedor, Morcillo, Guruzeta, Luengo, Zarraga (Prados 79'), Areso, Imanol, Víctor (Baqué 56') eta Artola.
Barakaldo: Cacharron, López, Doncel, Nespral, Delgado, Fernández (Agirrezabala 66'), Fede, Gandara, Iriondo, Olaizola (Galán 74') eta Samu (Adrián 72').
Epailea: Eder Mallo Fernández.
Zelaia: Lezama (700 ikusle inguru).
Bideoa: Athleticen kanal ofizialaren kanaletik ateratakoa.