Ordenagailuak izugarri aldatu dira azken urteotan, mahaigaineko ordenagailu izatetik poltsikoan eramangarri izatera pasatu dira, baina, ordenagailuarekin interakzio izateko modua ez da aldatu. Horretarako sortu da GEST.
Gest modu intuitiboan eskuekin lan egiten duen eskularru gisako gailu “wearable”-a edo jantzigarria da, orainarte zientzia fikzioko filmetan ikusi ditugun gailu askoren antzerakoa iada errealitatea da.
Esku ahurrean lotzen den zinta batek eta zinta horretara kablez lotzen diren lau eraztunek osatzen dute gailua, hatz lodia libre utziz.
Gestekin, argazkiak landu ditzakegu, musika kontrolatu eta baita ere esku hutsekin idatzi ere. Gestek hatz-mugimendu batekin aplikazioz aldatzea ahalbidetzen du, edo literalki gure eskuekin helduz, 3D ko irudi bat mugitu. Kompainiak berak eskaintzen duen App-aren bidez nahi bezala eratu ahal dira gestuak, oso erraza izanez gestuen programazioa.
Ezaugarrien artean, Bluetooth 4.0 lotura klasikoa eta azelerometro eta giroskopio bidezko sensoreak ditu, zeinak guk "eskularruekin" dugun erabileratik ikasten duten erabiltzailearen erabilerara moldatzeko. Gainera, Gestek LED bidez erakusten du zein interakzio mota erabiltzen ari den eta mikro USB bidez kargatzen da gailuaren bateria.
Gestu bidez lasterbideak ezarri daitezke ordenagailuan gestu espezifikoei lotuta, honela, ia edozein aplikazio kontrolatzeko gaitasun izanik. Abestia aldatu nahi dugula? Mugitu bi hatz eskuinetara. Bolumena aldatu? Biratu eskua. Alde onena erabiltzaileak pertsonalizatu ditzakela gestuak.