Munduko Errugbi Txapelketa (ingelesez: Rugby World Cup, frantsesez: Coupe du monde de rugby à XV) 1987tik lau urtean behin jokatzen den mundu mailako errugbi txapelketa da. Bertan, herrialde indartsuenek hartzen dute parte. Hegoaldeko hemisferioko taldeak nagusitu dira orain arte jokaturiko zortzi ediziotatik zazpitan eta garaipen gehien lortu dituena Zeelanda Berriko errugbi selekzioa izan da, azken biak jarraian.
International Rugby Board elkarteak antolatzen du.