Stress Control Norbu estresa eta emozio fuerteak modu kontzientean kudeatzen irakatsi nahi duen aplikazioa da. 2020ko abuztuaren 15ean sortu zen, pandemiak gizakiengan eragindako estres emozionala arintzen laguntzeko helburuarekin. Egun 10.000 deskarga baino gehiago ditu.
Estilo berekoak diren aplikazioetatik bereizten duen ezaugarri nagusia hain zuzen ere zera da: erabiltzailearen parte hartze aktiboa eskatzen duela. Yogan eta meditazioan adituak diren Stress Control Norbuko talde medikuek Mindfulnessean oinarrituta sortu dute aplikazio hau.
Egunean 10 minutuko entrenamendua egitea gomendatzen dute sortzaileek. Aplikazioak proposatutako ariketak 3 motatakoak dira eta nahiko erraz egiteko modukoak:
- Meditazioa: 5 minututik 60 minutura arteko saioak daude eskuragai. Ahots batek eta naturako soinuek gidatzen dute meditazioa.
- Arnasketa: nahi besteko arnasketa kopurua aukeratu daiteke. Ahots batek gidatzen du eta kanpai soinu ezberdinen bidez arnasa noiz hartu, noiz bota eta geldialdia noiz egin adierazten du.
- Jokoa: hasi baino lehen estres maila galdetzen du eta horren arabera prestatzen du ariketa. Zeregina, hasieran adierazitako pilotatxoa edo pilotatxoak jarraitzea da, beste pilotatxo batzuekin nahastean zein den bistatik galdu gabe.
Estresaren kontrako ariketa hauek aipatu bezala estresa murriztea dute helburu. Bestalde, oraindik publikoarentzat eskuragarri ez dauden bi erreminta berri txertatzea ere aurreikusten da: lotarako orduan lasaitzeko ariketak batetik, eta arnasketa kontzientea izeneko atala bestetik.
Lehenengo astean aplikazioa doan eta nahi beste entrenamendu egiteko aukera dago. Hortik aurrera, egunean praktika bat doan egiteko aukera ematen du, baina, nahi beste entrenamendu egiteko ordaindu egin behar da . Tarifa ezberdinak daude:
- Hilean 4,49 euro ordainduta, estresaren kontrola, arnasketa ariketak, meditazioa, pilotatxoen jokoa eta norberaren aurrerapen eta estatistikak eskaintzen ditu.
- Urtean 21,99 euro ordainduta aurrekoaren ezaugarri berdinak eskaintzen ditu, baina urte osoan hilez hile ordainduko balitz kostatuko litzatekeena baino %50 merkeagoa da urte osoko eskaintza hau.
- Behin 29,99 euroko ordainketa eginda aurreko ezaugarri berdinekin aplikazioa betirako eskuratzen da.