AMDren txartel grafikoek azken sorkuntzako 7nm-ko arkitektura erabiliko dute. Modu honetan, AMDren lehen GPU diseinu guztiz berria bilakatuko dira Vega atera zenetik, orain dela urte bat eta erdi.
RDNA (Radeon DNA) arkitekturan oinarrituz, Navi unitate grafikoek etekin altuago bat eskaini ahalko dute, sortasun txikiagoa ere, eta bateragarriak izango dira SSD PCIe gen 4.0 unitateekin.
RX 5700 Naviren lehen txartel grafikoaren izena izango da. E3 2019an, AMDk lehenengo 3 txartel grafikoak aurkeztu zituen: Radeon RX 5700, RX 5700 XT eta RX 5700 XT 50. urteurreneko edizioa.
RX 5700 XT, 40 CUrekin dator, bakoitza 64 fluxu-prozesadoreekin, guztira 3.560 nukleo grafikorekin. 8GBko memoria GDDR6 14GT/segunduko izango du, hau da, 448GB/segunduko bandaren zabalerakiko.
Nukleo bakoitzak FMA bat (Fused Multiple Add) exekutatu dezake orduro, hau da, bi operazio nukleo bakoitzeko, eta 1905MHz-ko haundipena duen erloju batekin, 9754 GFLOPS-eko balore konputazionalarekin (milaka milioi operazio segunduko).
Erlojuaren oinarria 1605MHz-koa da, bitartean Jolasaren Erloua 1755MHz-koa da. RX 5700 XT-k 160 testura unitate ditu eta 64 ROPS. AMD-k 225W-ko potentziako plaka duela esan du.
AMD-k IPC-ren errendimendua ehuneko 25 hobetu dela azpimarratu du, eta Watt bakoitzeko errendimendu orokorra ehuneko 50a hobetuko da, Vega eta Polaris-ren arkitekturarekin alderatuz.
AMD Radeon RX 5700 datuak:
- Core erlojua: 1605 MHz
- Memoria: 8 GB GDDR6
- Memoriaren erlojua: 14 Gbps
- Potentzia konektoreak: 1 x 8-pin, 1 x 6-pin
- Potentzia: 180W
- Irteerak: 1.4 DCS DisplayPort-rekin, HDMI 4K60 support-rekin