Tolosa, perla beltzaren herria

Maitane Usandizaga Salaberria

Nafarroa Mendebaldean kokatuta dagoen Tolosa herria ezagutzeko parada izan genuen Alaia Sierrak, Martxel Larrazak eta nik. Gastronomia, historia, kultura, usadio zaharrak... Tolosak ez du parekorik! XVI-XVII. mendeetan eraikitako etxe eta ateek zutik jarraitzen dute oraindik, eta berritasunaren eta zahartasunaren muga deuseztatzea lortu dute. Edonoren jakin-mina asetzeko aukera zabala eskaintzen du antzina Gipuzkoako hiriburu izan zen herriak. 

Tolosako Zerkausia, Nafar Zubia, Santa Maria eliza eta Aranburu Jauregia. ITURRIA: Maitane Usandizaga