Euskal Herria Plaza hiriaren lehen zabalgunea da. Plazak 50 metro ditu alde bakoitzeko, eta plaza eta inguruko eraikinak XIX. mendean egin zituzten.
Larunbatero Euskal Herria Plazan ospatzen den azoka.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Konposizio bakarreko multzo neoklasikoa da. Eraikin nagusia, Justizia jauregia izan zen aurrena, gaur egun Topic Nazioarteko Txontxongilo Zentroa dena. Unanue eta Eskoriatza tolosar arkitektoek 1853an eraiki zuten Justizia jauregia. Plaza horretan kanpotik etorritako merkatarien azoka egiten da larunbatero.
Euskal Herria Plazan ospatzen den azokako postuetako bat.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Nafarroatik, Frantziatik zein Gaztelatik zetozen bisitarien nahitaezko pasaleku eta elkartokia zen Tolosa, honi esker merkataritzak garrantzi handia izanik. Gune honetan, kanpoko produktuen eta ehungaien salmenta dugu erakusgai. Izan ere, Euskal Herria Plazan merkataritza ez ezik, bestelako ekintzak antolatzeko gunea ere da.
Tolosako piperrak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Arrainak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Baratxuriak.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean