7-Zip software librea datu informatikoak konprimatzeko balio du. Kode irekikoa da, RAR fitxategiak deskonprimatzeko kodea salbu.
Programa hau 1999an atera zen, Igor Pavlov errusiar freelance programatzaileari esker. Nahiz eta hasiera batean soilik Microsoft Windowsekin erabiltzeko sortua izan, denborarekin beste hainbat sistema eragiletara eraman da (Linux edo Mac).
Bertsio grafikoaz gain, komando lerrorako bertsio bat ere badago. Honen GNU-Linux/UNIX egokitzapenak p7zip izena du.
7-Zip programa iturburu irekikoa da. Kodearen zati handiena GNU LGPL lizentziaren babesa jasotzen du. unRAR kodearen lizentzia mistoa da: GNU LGPL + unRAR osatzen dute.
7-Zip jada edozein konputagailuan erabiltzeko aukera dago, baita erakunde komertzialetako konputagailuetan ere. Ez dago zergatik 7-Zip ordaindu behar. Programa guztiz dohainekoa da eta, gainera, portable apps-en barruan ere aurkitzen dugu. Honen ondorioz, ez da beharrezkoa ordenagailuan deskargatuta izatea. Bakarrik USB memoria batean, bai pendrive edo disko gogor batean, portable app bezala deskargatuta jada guztiz erabilgarri dago. Halaber, programa gustuko baduzu, hemen klikatuz 7-Zip deskargatzeko aukera izango duzu.
7-Zip programaren ezaugarriak:
- Trinkoketa tasa altua 7z formatu berrian LZMA trinkoketari esker
- Onartzen dituen formatuak:
- Paketatu / despaketatu: 7z, ZIP, GZIP, BZIP2 eta TAR
- Solik despaketatu: RAR, CAB, ISO, ARJ, LZH, CHM, MSI, WIM, Z, CPIO, RPM, DEB eta NSIS
- ZIP eta GZIP formatuentzako, 7-Zip-ek hornitzen duen trinkoketa tasa PKZip eta WinZip-ek eskeintzen dutena baino % 2-10 hobea da
- Zifraketa sendoa (AES-256) 7z eta ZIP formatuetan
- Autoerauzketa gaitasuna 7z formatuarekin
- Windows Shell-ekin bateratzen da
- Fitxategi kudeatzaile ahaltsua
- Komando lerro bertsio ahaltsua
- FAR Kudeatzailearentzako plugina
- 87 hizkuntzatan lokalizatu da (euskara barne)
- Windows 98/ME/NT/2000/XP/Vista sistemetan dabil. Komando lerroko bertsioa GNU/Linux/Unix-era moldatu da.
Jarraian dagoen bideoan sakatuz, 7-Zip nola erabiltzen den ezagutzeko aukera izango duzu. Bideoaren egilea Traduversia da.
Egilea: Daniel Ballesta
Artikulua idazteko erabilitako bibliografia: