AdBlock Plus-ek iragarkiak eta sortzen diren leihoak blokeatzen ditu, eta programa maltzurrei aurre egiten die. AdBlock-ek YouTube, Facebook, Twitter eta zure web gune gogokoenetan agertzen diren iragarkiak eta leihoak blokeatzen ditu. Bi luzapen hauek oso erabilgarriak dira web orrialdeen iragarkiak sahiesteko eta programa maltzurrei aurre egiteko. Adblock-ek eta Adblock Plus-ek iragazki sistema berdina erabiltzen dute eta bi extentzioak aktibatuta edukitzeko aukera dago.
AdBlock nabigatzaileen luzapena publizitatea blokeatzeko eta edukiak iragazteko erabiltzen da. Google Chrome, Safari Firefox, Opera eta Microsoft Edge eta Brave nabigatzaileetan besteak beste, deskargatu daiteke. Extenzioa doan deskargatzen da, erabiltzainlei dohaintzak emateko aukera ematen diena. AdBlock 2009ko abenduaren 8an sortu zen. Hala ere, AdBlock-ek irakargiak blokeatzean, web gunen finantzazioak ere blokeatzen ditu. Horregatik Adblock-ek intrusiboak ez diren iragarki onuragarriak ez blokeatzea gomendatzen du. Azken finean, Adblock-ek helburua Interneteko nabigazioa atseginagoa izatea da baina webguneentzat galera ekonomikoak sortu gabe.
Bestetik, Adblock Plus Mozilla Firefox, Thunderbird, Google Chrome, Opera, Safari, Microsoft Edge, SeaMonkey, K-Meleon, Maxthon, Yandex, Internet Explorer eta Braverentzat luzapen bat da. Gainera, Adblock moduan, Adblock Plus-ek erabiltzaileei web-orrietako elementuak, hala nola publizitatea, saihesteko aukera ematen die. Horrekin, bestalde, orrialdeen abiadura eta renderizazioa bizkortu egiten da. Programa hau 2006an Firefoxen osagarrien zerrendan sartu zen bere erabilera masiboaren ondorioz, egunero 80 mila deskarga inguru dituelako, guztira 100 milioira iritsiz. Adblock Plus-ek http eskaerak jatorrizko helbidearen arabera blokeatzen ditu eta iframeak, scriptak eta flashak blokeatu ditzake. Hala ere, 2011n, AdBlock Plusek eta Eeyeok eztabaida handia sortu zuten erabiltzaileen artean, "iragarki onargarrien" programa sartu zutenean, zenbait iragarki ez-intrusibo onartzean.