Duela hainbat urte ez bezala, gero eta ohitura gehiago dugu gure mugikorraren pantailari argazkiak ateratzeko. Baliabide hau oso erabilgarria da guk ikusten duguna gure ondoan ez dagoen norbaitekin partekatzeko eta, ondorioz, gaur egungo mugikor guztiak pantaila grabatzeko edo kapturatzeko tresna haien softwarean integratuta ekartzen dute. Baina, gure ordenagailuaren pantaila grabatu nahi badugu, bidea zailagoa izan ohi da.
Bide hori errazagoa egiteko jaio egin zen Googletik atera gabe gure pantaila grabatu ahal duen luzapena: Awesome Screenshot.
Zer da Awesome Screenshot?
Chrome Web Storean musutruk deskargatu ahal dugun luzapena da Awesome Screenshot. Luzapen honen bitartez gure pantaila bideo moduan grabatzeko edo honi argazki bat ateratzeko aukera dugu. Luzapenak berak pantaila osoa edo Googlen orria bakarrik grabatu nahi dugun erabakitzeko aukera ematen digu. Gainera, pantailari argazkia atera nahi badiogu luzapenak gu aukeratu nahi dugun pantaila zatia mozteko aukera ematen digu ere. Halaber, Awesome Screenshotekin gure webkamak jasotzen duen irudia eta soinua grabatu ahal dugu gure pantaila grabatzen dugun aldi berean.
Behin bideoa grabatuta edo argazkia aterata, luzapenak artxiboa deskargatzeko edo sarean gordetzeko aukerak ematen dizkigu. Hala ere, nahiz eta sarean gorde, etorkizunean bideoa edo argazkia deskargatzeko aukera mantentzen digu Awesome Screenshotek.
Dohainik da, baina bere limitazioak ditu
Lehen aipatu dugun moduan, Awesome Screenshot guztiz doakoa den luzapena da. Hala ere, doako bertsioak bere limitazioak ditu, hala nola sarean gorde ahal ditugun artxiboen kopuru mugatua duela. Gauzak horrela, Awesome Screenshotek ordaintzeko hainbat tarifa eskaintzen ditu. Tarifa bakoitzak bere abantaila eta limitazio propioak ditu, hala nola grabatzeko kalitatea edo gorde ahal diren artxibo kopurua. Hauek dira Awesome Screenshotek dituen tarifak:
Hurrengo bideoa Awesome Screenshot hobeto ezagutzen lagunduko digu.
Oharra: azalaren argazkia Raúl Hernández González erabiltzaileak igo du Flickr webgunera.