Logopony adimen artifiziala baliatuz logo profesionalak sortzeko on-line tresna bat da.
Denok dakigun moduan, enpresa baten marka-irudiaren atal garrantzitsuena logoa da. Kontsumitzaileek gure marka gogoratu dezaten, logoak itxura berri, esanguratsu eta profesionala izan behar du.
Baina gehienok ez dugu diseinu ezagutzarik, edo profesional baten zerbitzuak kontratatzeko dirurik. Honetarako aurkezten dizuegu Logopony.
Hala ere, esan beharra dago ezin dela profesional batek egiten duen lana automatikoki egiten duen programa batekin konparatu. Hala eta guztiz ere, oso emaitza onak ematen dituen tresna da.
Automatikoki logoak sortzen dituzten beste plataformak ez bezala, plantila baten gainean antzeko emaitzak ematen dituztela, Logoponyk adimen artifiziala baliatzen du logoak sortzeko, logo bakoitzak izaera ezberdina izan dezan. Honetaz gain, plataformaren erabilera oso modu erraz eta intuitiboan egiten da.
Logo bat sortzeko egin behar den bakarra enpresaren izena eta eslogana idaztea, aurkezten diguten ikono batzuen artean hainbat aukeratzea eta gure enpresaren izaera adierazten duten koloreen aukeraketa egitea da. Honekin programak hamarnaka konbinazio ezberdin aurkeztuko dizkigu, bat aukeratu dezagun.
Hala ere, programak aurkeztu digun logoen artean aukeratu duguna editatu nahi izatekotan, hau egiteko aukera ematen digu editorea. Honekin batera produktu ezberdinetan gure logoa aurkezten digu, honi eman ahal diogun erabilera ezberdinak aurkeztuz.
Hemen dugu lazymau erabiltzaileak kafetegi batentzako logo sorkuntzaren prozesua: