Euskal Herriko azoka ezagunenetako batetik bidaitzeko proposamena egiten dizut Azoka honetako hiru guneak ezagutzeko: Zerkausian barruratu zaitez bertako produktuekin topatzeko, Berdura plazatik buelta bat eman ezazu bertako landarediaren loreen usai eta koloreez gozatzeko eta Euskal Herria plazara gerturatu, bertan kanpoko produktuak eta ehunak aurki ditzazkezu.
Larunbatero Zerkausian ospatzen den azoka.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean
Tolosako azoka larunbatero egiten da antzinatik eta Euskal Herriko azoka ezagunenen artean dago. Kanpoko hiru gune desberdinetan kokatua, hiriaren erdialde osoak azoka handi baten itxura hartzen du larunbatero.
Goizeko 8:30tatik aurrera, garaian garaiko produktuak erosteko aukera edukiko duzu azokan, osasuntsuagoak izateaz gain bertako produktuek ingurumena gutxiago kaltetzen dute eta bertako paisaia eta ekonomia indartzen dutelarik.
Larunbatero Berdura Plazan ospatzen den azoka.
Argazkia: Leyre Carrasco, 2019, CC by lizentziapean