Garai onak eta txarrak izan ziren. Garai onak, Frente Amplio gobernatzen hasi zenean hasi ziren. Gaur egun 15 urte darama gobernatzen eta honek asko borrokatu du gai sozialen inguruan.
Twitterretik @Frente_Amplio kontutik ateratako argazkia, CC lizentziapean.
Justizia lortu egin du. Lehen osasun estaldurarik ez zegoen. Sendategia dirudun pertsonentzat zen eta ospitalea pobreentzako. Gaur egun, zorionez aldatu egin da eta uruguaitar bakoitzak badu osasun estaldura. Gainera, soldata igo egin da lehen babesgabetuak zeudenentzat. Pertsona gehienek nahiago dute lasai bizitzea eta bizitzaz gozatzea luxurik eman gabe. Ekonomiaren aldetik Frente Ampliok gauzak ondo egin ditu. Dolarra mantendu egin da eta aurrera atera nahi izan dute Uruguai nahiz eta hirugarren munduko hiri bat izan.