Zuzenbide edo deretxoen inguruan hitz egiten hasteko, gogora dezagun FindingDulcine webguneak eduki andana argitaratu duela Domeinu Publikoaz, Erabilera Egokiaz eta copyleft mugimenduaz, baliabideen erreferentzia asko jarriz (1) . Besteak beste, honako kontzeptuak argikiro azaltzen ditu Mark Moran-ek
zuzentzen duen webguneak:
• Public domain: Any work in the public domain is completely free to use. You can download it, change it, use it in your own work, or even publish it as-is and sell it. It is everybody's property. Do with it as you please.
• Copyleft/open-content/free-use/Creative Commons/some
rights reserved: these terms cover a broad spectrum of license types. While they generally are available to use in some manner, this can range from personal use such as free downloading, to any kind of use as long as you don't sell it outright.
• Copyright/all rights reserved: this is the traditional copyright standard. The creator has kept ownership of all usage rights. Except for fair-use, you must receive permission from the creator for any type of usage.
• Fair-use: this is the legally allowable usage for copyrighted material. It generally includes academic, citation, and quotation purposes, among others.
Beraz, kazetariok gogoeta egin behar dugu gure edukiak argitaratu baino lehen, edukien argitalpenetarako oinarriak ongi finkatuz. Informazio trukea eta zabalkundea hain garrantzitsua den garai honetan, edukien deretxoen finkatzea ezinbesteko lana da eta halaber etorkizuneko garapena markatzen duena.
Informazio argitarapenak antolatzeko eta burutzeko orduan garrantzitsua da oso deretxoen politika eta eduki libreak nola lortu erabakitzea. Hori dela-eta, komenigarria izaten da lehenbiziko momentutik edukiei zer eskubide eman. Argitaratzean hasi baino lehenago argiro agertu behar da zein den deretxoen joera, argitalpenak aukeratu duena edukiak partekatzeko edo era pribatuan edukitzeko.
GNU/Linux sistema eragilea hasi zenetik banaka batzuek jada ikusi zuten lizentzia libreen aroari atea irekita zeharo aldatuko zela etorkizunean edukien politika. Lizentzia libre ospetsuarekin argitaratzen zuten kodea Linux-en komunitatean, bi ezaugarri nagusi zituena: edukia (kodea, kasu honetan) partekatzeko aukera eskaini eta norbaitek kode hori hobetuz gero edo zerbait gehituz gero, lizentzia berbera erabiltzeko beharra. Horrela, informatikan iraultza baten hastapenean egon ginen, lasterrera eduki digitalen mundura pasako zena, partekatzea ona zela non-nahi adieraziz. Wikipediak bi ezaugarri horiek bere egin zituen eta horrelako beste proiektu batzuek gauza bera egin zuten, sareko taldekako lana aldarrikatuz.
Eta GNU/Linux lizentziari GPL izena eman zitzaion, Richard Stallman GNU proiektuaren asmatzaileak munduan zehar zabalduz. Eta orduantxe, Creative Commons proiektua sortu zen 2001. urtean Stanfordeko Unibertsitateko Lawrence Lessig irakaslearen ekinbidez. Wikipedia-k honakoa dakar lizentziaren sorkuntza kontatzeko unean (2):
Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituak daude, baina ez dira softwarearen lizentziamendu mota bat. Hauen helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, zeinak edukien banaketa eta erabilera errazten dion.
Lizentzia desberdin ugari daude, eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.
Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
Creative Commons erakundeak abiarazten dituen lizentzia desberdinen fundamentuak atributu zenbaitetan daude oinarrituta. Propietate horien konbinazioan oinarritzen dira CC lizentziak. Beraz, ikus dezagun zein diren lau tasun edo kualitateak:
Aitortu (Attribution): edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
EzKomertziala (NonCommercial): edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
LanEratorririkGabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
PartekatuBerdin (ShareAlike): edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
Ondoko irudian ikus daitekeenez, lizentziak ez dira beti bateragarriak. Multzoka antola ditzakegu. Horrela, Wikipedian ezin da edozein eduki sartu, lizentziei kontuz erreparatu behar diegu edukiak argitaratzea erabaki baino lehen.
Edonongo hedabideetan lizentzia desberdinak erabiltzen dira. Copyright-a nagusi den arren, infogune berrien artean gero eta gehiago dira CC lizentzietako bat dutenak. Horrela, VilaWeb katalanezko webgune informatiboak Creative Commons by-nc-nd lizentzia erakusten du kopiatzeko eta zabaltzeko politikaren atalean (3):
Beste batzuek, La Marea webguneak bezala, CC by-sa lizentzia hautatu dute edukiak argitaratzeko eta zabaltzeko. Gogora dezagun kazetari kooperatiba dela webgune hori, non bazkideek ere idazten duten (4).
Bestalde, gogoratu behar da ezer ez bada ipintzen, edukiak copyright pean daudela. Hortaz, ez da beharrezkoa ezer adieraztea, baldin eta copyright peko edukiak plazaratu nahi baditugu. Baina bistan da kazetaritza partehartzailetik urruntzen garela copyright-a finkatzen badugu, informazioa ezkutatzeko joeratzat jo baitaiteke aukera hori. Erabat zilegi den arren, copyright-ak ez du sortzen begikotasunik herritar batzuengan eta webguneetan finkatu aurretik, komenigarria izaten da gogoeta egitea.
Erreferentziak
1. http://www.findingdulcinea.com/guides/Technology/Internet/Free-Use-Media.xa_1.html
2. https://eu.wikipedia.org/wiki/Creative_Commons
3. http://www.vilaweb.cat/copia-i-distribucio
4. http://www.lamarea.com/secciones/los-socios-escriben