‘COOKLY’: BIDAIAK ETA GASTRONOMIA BAT EGITEN DUTEN WEBGUNEA

Dastamena eta hezkuntzaren bidez munduan zehar murgildu gura baduzu sartu eta parte hartu!

 

Gaur hona hurbildu naiz orain dela gutxi ezagutu dudan webgune bat zuekin partekatzeko. Beti izan dut gustukoa bidaiatzea eta gastronomia eta zorionez startup honekin egin dut topo. ‘Coocly’ da bere izena eta honetan barrena mugitzea oso erraza da. 

‘Coocly’ orain dela 5 urte jaio zen, eta gaur egun 50 herrialdetako 100 sukaldari baino gehiagok horretan parte hartzea lortu du. Honen helburua janaria eta kulturaren bidez pertsonak lotzea da, mundu osoko tradizio gastronomikoak zainduz eta partekatuz. 

Webgunean bertan azaltzen den arabera, ‘Coocly’-ren jarduera 3 ardatzetan oinarritzen da:

  • Pasioa 
  • Eskuragarritasuna 
  • Partekatzea

Metodologia oso sinplea da. Sartu eta sarrerako orrialdean helmuga nagusiak agertzen dira. 

'Coockly' webguneko pantil-argazkia.

Honako batean klikatu ondoren, helmuga honetan eskaintzen diren sukaldaritza klaseak agertzen dira. 

'Coockly' webguneko pantil-argazkia.

Hauei buruzko informazioa nahikoa da guztien artean gustukoena aukeratzeko: azalpena, data libreak, prezioak, argazkiak eta beste erabiltzaileen iritziak zein gomendioak agertzen dira.

'Coockly' webguneko pantil-argazkia. Argazki galeria, datak eta prezioa.

 

'Coockly' webguneko pantil-argazkia. Azalpen zehatzak.
'Coockly' webguneko pantil-argazkia. Azalpen zehatzak.
'Coockly' webguneko pantil-argazkia. Beste erabiltzaileen iritziak.
'Coockly' webguneko pantil-argazkia. Helbidea.

 

Laburbilduz, guztiz gomendatuko nukeen tresna da. Erabilera erraza, eduki interesgarria eta formatu polita; ikasten jarraitzeko eta mundua gehiago ezagutzeko erreminta hona.