María María Lázaro adituak zazpi arau aipatzen ditu edukia sortzeko momentuan, kontutan hartu beharrekoak direnak. Ikus dezagun bakoitza ondoko lerroetan.
1. Ez ezazu gauza bera argitaratu plataforma guztietan. Sare sozial bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta argitaratzeko maiztasuna ere desberdina izaten da sare desberdinetan. Ez da egokia eduki berbera, aldaketarik egin gabe, sare eta hedabide guztietan argitaratzea. Batzuetan irudiak kendu beharko ditugu, beste batzuetan testuak moldatu edo laburtu sareen arabera.
2. Ez errepikatu edukiak. Batzuetan edukiak errepikatzen dira jende gehiagorengana heltzeko asmoz eta ez gara konturatzen errepikatze horiek aspertu egin ahal dituztela gure irakurleak. Nahiz eta batzuetan oso albiste inportantea eman, beti dago modua titularra aldatzeko edota edukiak moldatzeko datu berriak erantsiz. Era horretan irakurlea erakarri ahalko dugu berehala konturatuko delako datu berriak aurki ditzakeela antzekoa den albistean.
3. Ez larregi erabili eduki korporatiboa. Askotan ikusten da telebistan eduki korporatiboa, Hori dela-eta pentsa dezakegu guk ere sare sozialetan eta blogean berdin egin ahal dugula. Alabaina, praktika txarra izaten da maiztasun handiz gure marka, blog edo sare sozialari buruz behin eta berriro eduki edo propaganda jartzea.
4. Ez ezazu errakuntza ortografikorik egin. Blockchaineko kazetaritzak erakusten duena tesuak lehen momentutik fintzea da. Slog.media edo Post2020 guneetan idazten dugunean berriemaileok ez dugu beste bertsio bat egiterik, eta horregatik saiatzen gara ortografian hutsik ez egitea. Blockchainen gainean dauden sare sozialetan ez da hori gertatzen, baina bistan da profesionalak senperrenak egin behar dituela ortografia lantzeko testuetan. Denbora eza ez dadila izan aitzakia gure testuak idatzi eta gero berriro aztertzeko errakuntzen bila. Instagramek edo Facebookek aukera ematen dute aldaketak egiteko eta berriro argitaratzeko. Ezezkoan, ezabatu testua kopiatu eginez eta berriro erantsi, behin aldaketak egindakoan. Bestalde, laguntza ederra eskaini ahal dute zuzentzaile automatikoek. Euskararen esparruan, Xuxen da erabili ohi dena; beste hizkuntza batzuetarako badira zenbait, Corrector.co edo CorrectorOrtográfico.
5. Loturak edo estekak argitaratzeko egizu deskribapena. Loturek informazioa eraman behar dute. Komenigarria sarrera esaldi bat egitea edo laguntzea testuan bertan estekak jarriz. Berriemaile onek lotura ugari jartzen dute testuetan eta loturak argiak dira doazen testuei esker.
6. Ez etiketatu ondo pentsatzeke. Etiketatzeko unean, kontuz ibili behar dugu etiketak hautatzeko prozesuan. Berriemaile askok etiketa gehiegi sortzen dute, spam edo zabor itxurarekin utziz artikulua. Hala ere, bistan da desberdin etiketatzen dela Instagramen edo blogetan. Blog edo bitakoretan etiketek sail edo atalen funtzioa eduki dezakete. Slog eta Post2020 plataformetan hiru etiketako muga jarri dute.
7. Ez ezazu kalitate eskaseko irudirik erabili. Tamalez, sare sozialak diferenteak dira eta bakoitzak tamaina desberdina eska dezake irudiak argitaratzeko unean. Horregatik, komeni da argi edukitzea zein den argazkiaren tamaina. Bistan da gaur egun jende asko sartzen dela Interneten telefono eta tabletetatik, horregatik sarritan argazkien tamaina txikitu beharko dugu telefonoetan azkarrago kargatzeko. Maiz, berriemaileak pixel askoko konfigurazioa dauka telefonoan eta ez da konturatzen gero beste lanketa bat egin beharko duela blog edo sare sozialean argazkia argitaratzeko. Denbora profitatu nahi badugu, telefonoko konfiguraziora jo behar dugu agian horren handia den tamaina apur bat jaisteko. Dena den, Meltwater.com gunean gida ona topa daiteke irudien tamainari dagokionez.
Erreferentzia
Lázaro, María (2019). Community Manager. La guía definitiva. Anaya Multimedia, Madril