Denbora asko pasa eta oraindik kontzientzia gutxi dago gizartean
Badira jada zortzi hilabete Covid-19-a gure bizitzara ailegatu zenetik. Bi hilabete guztiok konfinatuta egon ondoren kalera irteten hasi ginen. Guztiok geunden momentu horren zain. Alegia, kalera atera ahal izateko momentua. Momentu hori ailegatzean milaka pertsonen heriotzen zergatia ahaztu zitzaigula zirudien. Herri bakoitzeko enparantza ezagunenean ehundaka pertsona batu ziren haien lagunekin edo ezagun ziren pertsonekin batzeko. Horren ondoren berehala hazi zen kutsatuen kopurua. Batu zirenen artean, gehienak gazteak zirela uste du gizartearen zati handi batek. Gazteek antolatzen zituzten festa klandestinoen erruz kutsatuen kopurua hazi zela uste dute askok.
Gure etxeetatik ateratzeko baimena eman zigutenetik gaur egun arte, festa klandestinoak edo ezkutuko geraldiak aparte, beste hainbat arrazoi izan dira kutsatuen kopurua igotzearen ondorioak. Egunero lanera edo ikastera joateko, pertsona asko garraio publikoa erabili behar dute. Pandemiaren ondorioz, garraio publiko batzuetan bidai kopurua murriztu dute handitu ordez eta bidaiariak estuago doaz, ia elkar ukituz.
Tabernak ireki zirenetik hainbat arazo egon dira. Adin guztietako pertsona, gazte zein helduak egon dira tabernen terrazak okupatzen segurtasun distantzia mantendu gabe, eta jakina, muxukoa kenduta. Gainera, nahiz eta tabernen barruan derrigorrezkoa izan muxukoa jarrita izatea, pertsona asko, gazteak zein helduak, muxukoa kenduta sartzen ziren. Eta honen errua ez da zerbitzariena, haiek egoten baitira muxukoa eraman nahi ez dutenekin borrokan. Gainera, nahiz eta gehienez hamar pertsonen taldeak egon ahal diren, egunero ikusten dira hamar pertsona baino gehiagoko taldeak tabernetan, noski, zerbitzariarekin eztabaidatzen. Neurri ugari jarri dizkiete tabernei eta batzuk, Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerentearen ustez, ulertezinak dira: "Ez naiz mediku aditua, baina, bistan denez, birusak ez du ordu batean beste ordu batean baino gehiago kutsatzen". Ez du ezertarako balio gauean ezin irekitzea taberna bat, eguneko beste orduetan pertsona guztiak pilatzen badira.
Eta arazo larriena sintomarik gabeko pertsonak dira. Egunero kalean eta tabernetan sintomak ez dituzten pertsonak egoten dira. Ez dakitenez kutsatuta daudela, kalera normaltasun osoarekin ateratzen dira beste pertsonei kutsatzeko arriskuarekin. Kutsatuen kopuruaren igoeraren arrazoi nagusiena da hau.
Bistan denez gure inguruan dugun arazo hau ez da erraz antolatzen, baina ezin dugu esan soilik gazteen errua dela. Guztiok daukagu kutsatuen kopuruaren igoeraren erru parte bat eta gutxi batzuk daude ondo kontzientziatuta egoeraren larritasunarekin.