Maleta bana izaten da beti, hegaldietan kabinan eraman beharreko horietako bat baina… nireak normalean bikoitza okupatzen duela aitortu behar dut. Beti topatzen dut aitzakiaren bat, baina kasu honetan pisuzko eta balizko bat topatu dut: nola joango naiz horrelako bidaia itzel batera maleta txikiarekin? Ezinezkoa da. Trapu kilo guztiak gainean harturik kilometroak eta kilometroak egiten hasi gara, gu laurak ere “errepidean geldigaitzak gara eta”. Belgikaraino heldu garela ere esango nuke, Tourseko kaleetan txaleko hori horietan “Macron, dimititu ezazu” esaldia irakurri izan ez banu, Frantzia honek Brujas edo Ganteren itsura baitu, hauek bai fatxada dotoreak. Herrialde osoa halakoa ote? Itzuliko gara bada hasierako tokira, ea erantzunik lortzerik dugun bitarte horretan…
Level edo halakoren batekin hasi dugu “Le Petit Parisien”-en lehenengo kapitulua, eta The Guardian bat ere bidetik topatu dugula esan daiteke. Hotelean high-high leveleko ongietorria egin digute; Ritualseko ekipamendua, lunch berezia, eta iluntzean logelara bi txokolatezko couland ekartzeaz gain, ur botilak eta etxeko zapatilak oparitu dizkigute.
Ondo ordaindua esango nuke nik dela levela… metroak pertsonako (egun bakarrean) 12€ kostatzen du, eta hiriko bidrierak ikusteko pertsonako 10€ balio du sarrerak. Sena ibaieko tourrak pertsonako baita ere, 14€ balio ditu. Notre Damen errautsak ere politak geratu dira katedralean. Gosariko croissantak bete du bere lana baina nire zapatek ordea ez dute arnasik hartzeko tarterik ere hartu.
Troisiéme Jour à Paris
Ausardia kontua bada, ez naiz begiak itxi eta jauzi egitekoa: gaur ere oinetako berezirik ez, ea biharkoan bi aldiz pentsatu gabe janzten ditudan zapata gorriak. Egun aproposagorik ziurrenik ez dela izango, gaurko Autobus Magikoa gustura asko hartu baitugu: 2 orduz ibili gara ibilbide gorrian, eta ordubetez urdinean. Levelak ere jarraitzen du, gaurko gosariak Croissantari napolitaine gehitu diogu, eta azkenik brioche. Logelan iluntzean topatu dugun gaurko sorpresa: pare bat ur botila eta urdaiazpiko bina pintxo!
Dirudienez, Parisek harrapatuko nau. Ezustean izan dela onartu beharra daukat, aurreko irudipen eta memoria guztiekin ez bainuen batere espero; ARRAZOI OSOA izango dute gehienek orduan: Parisek bere xarma duela onartu behar dut, hiriko edozein toki eta momentu baita miresgarria.
Bidaiaren laugarren eguna heldu da. Arantzak kentzen izendatuko nuke abentura hau, Paris hiriari nion “tirria” guztiz uxatzea lortu baitut: gaurko Sacre Coeur ez nuen bat ere espero. Ez dut Gendarmerierik topatu bertan, eta ez dut 14 urte nitueneko sustorik izan, baina urteak pasa izan ez balira moduan gogoratu dut momentu hura. Margolariak ere beren horretan zebiltzan, bost urte igaro dira dagoeneko arantza horien sorreratik.
Orduan ez genituen Champ Elyseeak oinez gurutzatu, eta hortaz EZ adinagatik EZ aukeragatik ezinezkoa izan zitzaidan gaur ondorioztatutakoa hausnartzea: zenbat diru LV denda barruan, zenbateko itxura kanpoko ilaran itxaroten zeudenak eta nolako zirrara aurpegia zirku hori kanpotik bizitu eta ikusten geunden guztiena, noski, txalotzea burutik pasa ere egin ez zaiguna. Agian, nork daki, on edo gutxienez mesede egingo genieke zirkuko partehartzaile guztiei baina… noski norberak ebaluatu beharko luke zerk merezi duen pena, penak beti ere zer edo zer merezi badu. Laffaget Galerietan antzeko zer edo zer izan da, mareoak barne –zentzu osoan, oso altu baitago kristalezko pasarela hori– Gucci, Channel, Dior, LV, Loewe, Hermes… nondik datorkie erosle horiei guztiei statu quo hori?
Lasaitasunak ere badu preziorik, eta garesti atera daiteke gero! nork egingo luke lasai lo, horrelako fortunak han-hemenka xahutu edo galdu ostean? Ziurrenik bihar iluntzean gure lasaitasuna gaurkoa bezalakoa izango da. Autobus Magikoaren hirugarren eguna ospatuko dugu, badakigu jakina autobusak elukela bere hirugarren zorionik izan behar baina… bizitza, oraina, denbora eta dirua probestea tokatzen da, beraz ziurrenik metropolitanik ez da izango bihar.
Zortziretan Bon Appetit! esan eta hamaikak aldera Museé du Louvren sartu gara, hitzordua 16:30etan genuen arren aurreratzea lortu baitugu, arratsaldeko lauretan Eiffel Dorrera igo ahal izateko. 276 metro horiek igo aurretik, Gioconda gertutik miresteko astia izan dut, hori bai abantaila!
Jour Six
Paristik Versallesera… oinutsik iristeko betarik ere hartu nezaken, hori bai oinetako mina. Jauregian barna gaur beste erregina bat izan da aulkian… amonak ere behar baitzuen bere deskantsua. Versallesek ere badu levela, bertaratzeko modu bakarra ibilgailu pertsonalean edo autobus antolatuan egin daiteke, eta bertako parking bakarrak 20€ kostatzen ditu!
Handik atera eta zuzenean Chartresera. Katedrala, trena… bisita gidatu frantsestu bat ere hartu dugu, dena kripta ikusteagatik izan zedin!
Jour Sept
Bois eta Briaretik ere igaro gara, ziztu bizian izan bada ere!
Gien eta bere chateau-a ere bisitatu ditugu
Gelato yogurtezko bola bat, beste bat gereziarena, pistatxoa eta ebaki batek 9,40€, hori bai prezio ona.
Chateau Sully Sur Loire eta Arriver à orléans
Nikuste bidai osoan topatutako gaztelu ederrena dela. Ibaia zeharka, urez inguraturik dago gaztelua… edozein film bertan grabatzeko modukoa da!
Jour Huit
Orleans lehenengo, Juana de Arcoren etxea ikustera. Bigarren geldialdia aldiz, Chambordeko gazteluan eta hau lehenengoan dudarik gabe, Versallesi 10 bat buelta ematen dizkio, eta bertan dastatu dugu azkenean Frantziako lehenengo crepéa! Jambon et Pulet-ezkoa.
Chateau Chevernyn ere izan gara, oso txikia baina enkantu berezikoa. Gero Chaumont-ekoan, Chenonceaux-ekoan...