Zorte handia dudala uste dut. Betidanik izan dugu baratza etxean (mendian bizitzeak dituen abantailak) eta garaiko barazki freskoak jateko aukera izan dut txikitatik. Gaur izozkailuan nituen barazki batzuk aprobetxatuz mesestra egin dut, sinplea eta goxoa.
Osagaiak:
- Baba beltzak
- Lekak
- Bruselazak
- Tipula 1
- 2 Patata
- Gatza
- Oliba olioa
- Urdaiazpikoa
Nola prestatu:
- Tipula txikitu eta kazola batean ipini, sua baxu jarrita.
- Hau bigun dagoenean bota beste barazkiak, urdaiazpiko zati txiki batzuk eta gatz apur bat kazolara.
- Joan ura eta olioa kazolara botatzen lehortzen dela igartzen baduzu.
- Barazkiak poliki sukaldatu behar direnez, pazientziarekin egin beharreko errezeta da.
- Salda apur bat izan behar du.
On egin!