'Berandu Dabiltza' abestiaren lehen akordeak, kontzertu amaiera partean. Bideoa: Gorka Peñagarikano
Azaleko argazkia: Gorka Peñagarikano
Betikoa betikotuz, urteroko kontzertua eskaini du Ruper Ordorika musikariak Bilboko Kafe Antzokian, gabonetako oporren aurretiazko asteburuan. Hirugarren urtez jarraian bertaratu naiz, eta zein ala zein are bereziagoa izan da. Iaz hirugarren zuzeneko diska grabatu zuen Antzokian eskainitako kontzertuan, eta berriki egin dute publiko, Durangoko Azokaren atarian.
40 urte baino gehiago daramatza oholtza gainean Ruper Ordorika musikariak, eta kasik 20 diska argitaratu ditu dagoeneko. Azken urteotan hiru lagunekin batera aritu da oholtza gainean: Arkaitz Miner mandolin, gitarra eta biolin jolea, Asier Oleaga bateriajolea eta Lutxo Neira biolontxelo eta baxujolea.
Abestirik ezagunenak jo zituzten aretoa gainezka zela. Azken diskako singlea izanagatik ospe handia irabazi duen Esan gabeko arrazoia abestia, Martin Larralde ezaguna, biolin doinu goxoez lagundutako Beltzarana abestia eta, amaiera partean jada, Bernardo Atxagaren hitzak dituen Berandu Dabiltza kantua, bideoan ikus daitekeen bezala. Azken abestian, gainera, izan zen sorpresarik. The Clash taldearen London Calling diskaren 40.urteurrena bete den honetan, Should I stay or should I go abestia bertsionatu zuen laukoteak. Euskaraturik, gainera: "Bagara ala ez gara", lelo nagusia.