Egunero argazkiak egiteko joera daukagu; selfiak, janari ezberdinen argazkiak, argazkiak familiarekin, paisai izugarrien argazkiak… gaur egungo bizioa. Baina ez da erraza kalitatezko argazkiak lortzea, hainbat faktore izan behar dira kontuan; bai argiztapena, itzalak, eguraldia, iluntasuna, enfoke ona, efektu ezberdinak, ikuspuntuak, angulu ezberdinak… Nahiz eta dena kontrolatu beti ustekabekoak sortu daitezke.
Horretarako Polarr luzapena oso erabilgarria eta egokia da, noizbait argazki bat pixka bat lausotuta ateratzen denerako, efektuak jarri nahi dizkiogunean, koloreak aldatu eta egokitu nahi ditugunean. Photoshop programaren prestakizun berberak ditu baina dohaneko luzapen baten aurrean gaude; oso erraz lortu dezakegu, google chrome luzapenen dendatik deskargatzearekin nahikoa da. Kirolerako argazkientzat oso luzapen lagungarria bihurtu daiteke, hemen mugimendu handiko egoerak argazkiratzen direlako eta batzutan oso normala da argazkiak mugitutak edo lausotutak agertzea. Oso abiadura handiko kirolak edo egoerak direla eta. Argi artifiziakak ere bereak egin dezake eta honek argazkiak editatzera behartzen gaitu.
Polarr-en funtzio nagusienetakoa gertutasuna eta enfokea bermoldatzea eta konpontzea da. Adibidez, planu handiko argazkietan, detaileek kalitatea eta zehaztasuna galtzen dute. Luzapen honi esker argazkiak erretokatu ahal dira eta galdutako kalitatea eta detaileen zehaztasuna guztiz hobetu. Argazki batean nahi ez dugun pertsona, elementu, edukin bat agertuz gero, hau ezabatzeko aukera ematen digu. Profesionaleentzat funtzesko tresna da argazki perfektuaren bilaketan.
Polarr luzapenaren erabilpena oso erraza da, baina nahi izanez gero hurrengo bideoak honen azterketa azkarra dakarkigu.
Amaitzeko, argazkien itxura eraldatu nahi baditugu guztiz errekomendagarria den luzapen hau eskuragarri daukagu.