Intza Trula Larburu
CamStudio guztiz doan lortu daitekeen aplikazioa da. Ordenagailuko pantaila eta audio jarduera guztiak grabatu ditzake, eta horiek bideo fitxategi batean edota Flash bideo erreprodukzioan gorde daitezke.
- Edozein software programetarako bideoak sortzeko erabili daiteke.
- Unibertsitaterako edo eskolarako azalpen bideoak sortu daitezke bertan.
- Zure sofware gustokoenean lortutako trikimailu berriak gordetzeko erabil dezakezu.
Gainera, CamStudiok azpitituluak jartzeko aukera ematen du, eta baita bideoaren irudiaren gainean beste irudi bat txertatzeko ere.
Aplikazio hau oso erabilterreza da eta minutu batzuk besterik ez dira behar nola funtzionatzen duen ikasteko. Hala ere, uneren batean arazorik izanez gero, “laguntza” botoia sakatu eta bertan topatuko dituzu zure galderen erantzunak.
CamStudio aplikazioa deskargatzeko gunea: